Duintasunaz eta justiziaz

2011, abenduak 27

Enekoitz Telleria, ‘Berria’

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Euskaldunon Egunkaria-ko auzi ekonomikotik kanpora utzi du Dignidad y Justicia biktimen elkartea. Behin betiko utzi ere. Auzitegiak dio elkarteak bere estatutuetan «terrorismoarekin» lotutako delituen kasuan soilik aritzeko helburua duela, eta Egunkaria-ren auzi ekonomikoak ez duela zerikusirik horrekin, kazetaren itxierako absoluzio epaiak argi eta garbi erakutsi zuen bezala.

Auzi ekonomikoa Auzitegi Nazionalean zegoen garaian, 13 urtetik 26 urtera bitarteko kartzela zigorra eta isun ekonomiko ikaragarriak eskatu zituen Dignidad y Justiciak zortzi auzipetuentzat. Gipuzkoako Auzitegiak hutsetik hasi zuen auzia, eta bigarrenez utzi du elkartea auzitik kanpora, «zilegitasunik» ez duela esanez. Herri akusaziorik gabe, beraz, oso litekeena da beste fiskal batek erabaki beharra orain epaiketa egin edo ez.

Eta jartzen zara pentsatzen auziak epaitegi batean eta bestean egindako bideaz, pentsatzen herri akusazioen balioaz, pentsatzen orain ere dena egon litekeela fiskal baten erabakiaren baitan, pentsatzen duintasunaz eta justiziaz.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>