Ostrukarena bainoago

2012, urriak 18

Jon Ordoñez (Berria)

Tortura ez da arazo Antonio Basagoitiren hitzetan. Espainiaren kontrako Estrasburgoren epaia atera ondoren esan du inork ez duela tortura babesten, ez publikoki ezta pribatuan ere, eta argudio horrekin iritsi da ondorio horretara. Gauzak egiteko modu asko daude, ordea, eta horietako bat da arazo baten aurrean ezer ez esatea, ezer ez egitea, ezta babesteko ere.

Epaileak amaitutzat eman du Jon Anzaren heriotza argitzeko ikerketa. Epaileak dio modu naturalean hil zela eta ez dagoela jakiterik zer gertatu zitzaion; bilatzen zuten bitartean gorpua gorputegian urtebetez zergatik egon zen ere ez du argitu.

Martxelo Otamendiren tortura salaketa behar bezala ez ikertzeagatik zigortu dute Espainia, eta Anzaren familiak hori bera argudiatuko du epailearen erabakiari helegitea aurkezteko: auzia argitzeko egin ez dena. Arazo bat ez baita arazo inork babestu edo onartzen duelako, baizik eta bere horretan izan badelako, ezkutuan gorde nahi izan arren. Eta hori ukatzea ostrukarena egitea baino zerbait gehiago da.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>