Uriaren tortura auziaz Madrilen erabakiko dute, guardia zibil inputatuek eskatu bezala

2008, apirilak 25

Iñaki Uria Egunkaria-ko auzipetuaren tortura auzian inputatutako lau guardia zibilei Donostian ahozko epaiketa egiteko erabakia bertan behera utzi du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, eta auzia Madrilgo instrukzio epaitegi batek har dezan agindu du. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren erabakia irmoa da eta, horrenbestez, helegiterik ezingo du aurkeztu Iñaki Uriaren abokatuak. (more…)

Fermin Lazkano: “Besteen aldean ondo tratatu naute, baina Martxelok salatutakoak berresten ditut”

2008, otsailak 14

Zazpi egun egin zituen Fermin Lazkanok atxilotuta. Lehen bost egunak inkomunikatuta Guardia Zibilaren esku, eta gero Soto del Realeko espetxean, bermea ordaintzeko arazoengatik. Otsailaren 29ko Egunero egunkarian argitaratu zen ondorengo elkarrizketa. (more…)

Ezer ez da aldatu…

2008, otsailak 13

Otsailaren 13a da gaur.

21 urte Joxe Arregi hil zela, torturatua izan ondoren.

Urteurrenarekin bat eginez, Torturaren Aurkako Eguna da gaur Euskal Herrian.
Data honen harira, Torturaren Aurkako Taldeak urteroko txostena argitaratu berri du,
aurten Ezer ez da aldatu poema irakurri duten hainbat lagunen DVDarekin batera.

Tartean dira Egunkaria auziko Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Xabier Alegria eta Xabier Oleaga, beste hainbat lagunekin batera.

Hona bideoaren laburpena.

www.stoptortura.com

Martxelo Otamendi, espetxetik irtendakoan

2006, azaroak 15

Bost eguneko inkomunikazioaren ondoren libre geratu eta espetxe atarian Egunkaria-ko zuzendariak egindako adierazpenak. Torturatu egin zutela jakinarazi zuen. (more…)

Iñaki Uria: “Biluzik, hotzak, armairu antzeko batean sartu ninduten”

2005, abenduak 1

(…) Kalabozoa: 2 x 4m. Argia dauka denbora oro. Ateak leihatila, ikus nazaten (ireki itxi). Porlanezko ohea: metro eskas bateko alturako blokea, gaina espumazko koltxoneta zikina. (…) Ematen du bi gela daudela elkarren ondoan, ni naukatena eta aldi berean gehienetan beste galdeketa bat entzuten dena. Hauetaz gain bazegoen beranduago ezagutu nuen beste bat: zigor zeldadeituko zutena. (more…)

Xabier Oleaga: “Tentsioak eraginda konortea galdu nuen”

2005, abenduak 1

(…) Ziegara itzultzean, lasterrera, galdeketa gogor hotsak entzuten ziren. Garrasiak, kolpeak, torturatuen aieneak ematen zutenak… Gau guztian zehar, tarteka. Gau guztian zutik mantendu ninduten, hormaren kontra. Hurrengo egunean zutik egoteaz txikituta nengoen. (more…)

Xabier Alegria: “‘Poltsa’ saioek apurtuta utzi ninduten”

2005, abenduak 1

(…) Madrilerako bidaian ez zen kolperik egon. Berehala argitu zidaten eskubideak eta kontu horiek ez zutela ezer balio hortik aurrera, hobe nuela oneandeklaratzea eta Guardia Zibilarekin nengoela, Intxaurrondokoekin, eta beraz, ez nuela irtenbiderik. Hau ez zela izango aurreko beste atxiloketak bezala. Madrilera heltzerakoan, lasaitasunabukatu eta benetako atxilotze garaia hasiko zela.Ondoan, eskuinean neukan guardia zibilak behin baino gehiagotan Madrilen txikitukoapurtuko ninduela mehatxatu zidan. Bidaia osoan kaputxa bat jarri zidaten. (more…)

Iñaki Uria: “Hurrengoak Euskaltzaindia edo Eusko Jaurlaritza izan daitezkeela erakutsi digute”

2003, azaroak 3

Nola izan zen atxiloketa?

Bakarrik nengoen gaueko 01:15 inguruan, lotan. Tinbre hots eta danbateko artean neronek ireki nuen atea. Guardia zibilak ziren. Etxea miatu eta eskuburdinez besoak bizkarrean Andoainera eraman ninduten, burua estalita. Handik Intxaurrondora, uste dut, eta handik Madrilera. Intxaurrondotik Madrilerako bidean hasi zen galdeketa, modu onean. Lagun giroa sortu nahi dizute eskuburdinez lotuta eta begiak estalita zoazela. Surrealista zen, zinera joango bagina bezala. Baina etengabe galderak. Nolakoa zaren ikertzen dute lauzpabost ordu horietan, zure erreakzioak, dena apuntatzen dute. (more…)

Iñaki Uria: “Operazioa politikoa da”

2003, apirilak 1

Zeri buruz galdetzen zizuten?

Ia dena Egunkaria-ri buruz. Egunkaria-n omen zegoen ETAren ordezkariaren izena ematea nahi zuten. Esan nien nekiena esango niela, ez beraiek entzun nahi zutena: ez zegoela ETAren ordezkaririk, erabakiak geuk hartzen genituela, Egunkaria ezker abertzale ingurutik sortu arren irekia eta zabala zela… Joxemi Zumalabe eta Joseba Jaka aipatu nizkien, eta esan zuten hildakoak bakean uzteko, bizirik zeudenen izenak nahi zituztela. (more…)

Txema Auzmendi: “Jota nengoen inkomunikazio egunetan, baina beti egon naiz oso tinko”

2003, martxoak 15

Txema Auzmendi martxoaren 15ean atera zen kartzelatik, 12.000 ¤-ko bermea ordaindu ostean. Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko idazkariak martxoaren 16-ko Egunero egunkarian erantzun zituen galdera hauek. (more…)

Amnesty International: Torturak ikertzeko deia

2003, martxoak 11

Egunkariako zuzendaritzako lau kidek Goardia Zibilaren kontra egindako salaketa “faltsuak” direla-eta Espainiako Gobernuak legezko egintzak hasiko dituela iragarri ondoren, Amnesty Internationalek deia egin die agintariei tortura salaketak arin, zorrotz eta modurik inpartzialenean iker ditzaten. (more…)

Pello Zubiria: “Eraso guzti hauen azken jomuga Ibarretxe lehendakaria da”

2003, otsailak 28

ARGIA astekariko zuzendariaren ondoko Pello Zubiria herenegun askatu zuten hamabi mila euroko bermepean eta Euskal Herrira goizaldeko ordu txikietan iritsi arren atzo DEIAren galderei erantzun zien. Kartzelatuta egon den hilabetean bere osasun egoerak kezka handia eragin du baina ez zaio animorik falta aurrera egiteko. (more…)

Martxelo Otamendi, Egunkariako zuzendaria: tortura salaketa

2003, otsailak 28

Guardia Zibilaren esku inkomunikaturik igaro dituen bost egun luzeetan etengabeko irain, bejazio, tortura eta tratu txar pairatu ditu Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendariak, Eguneron otsailaren 28an argitaratutako elkarrizketa honetan dioen bezala. (more…)

Inma Gomila: «Niretzat giroa izan da gogorrena, begiak itxita besteen oihuak eta kolpeak entzutea»

2003, otsailak 28

Beldurra, ikara. Hori da Inma Gomilak, Egunkaria-ko gerente ohiak, Guardia Zibilaren esku igarotako bost egunetan sentitutakoa. Otsailaren 27 an argitaratu zen ondorengo elkarrizketa Egunero egunkarian. (more…)

Luis Goia: «‘Hil nazazue behingoz’, entzun nion aldietako batean Pello Zubiriari»

2003, otsailak 27

Komisaldegian igarotako bost egunen testigantza latza eskaini zion Luis Goiak EGUNERO egunkariari otsailaren 27an. Luis Goia Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko kidea izan zen. Lekukotasun pausatua eta luzearen pasarte bat da hau. (more…)

; ?>