Zupiria: “Erreparazioa da ‘Berria’-rekin ituna egitea”

2018, azaroak 18

Egunkaria-ren itxiera dela-eta Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuak Berria-ri emandako elkarrizketan adierazi du “gizarte honek erreparazio moduko bat zor” diela kazetari hari eta “haren ondorengoari”. Zati honetan dago esana.

p013_f02

Berria-ren kasuan, hitzarmen baten bidez bermatuko duzue hori.

Erabaki horrek badu zerikusia besteekin hartutakoarekin: nahi dugu euskarazko egunkaria ahalik eta erakargarriena izatea; horretarako, beharrezko ikusten dugu gutxieneko baldintzak sortzea. Berria-k baditu bereizgarri batzuk: egunkaria da, eta euskararen herrialde guztietan kaleratzen da.

Eta badago beste arrazoi bat, orain arte jendaurrean erabili ez dudana, hemen esan nahi dudana: erreparazioa. Herri honetan, euskal terrorismoak askatasunaren eta euskararen izenean indarkeria erabili du. Estatuak, une jakin batean, indarkeriari aurre egiteko, eraso egin zion euskaraz kaleratzen zen egunkariari. Denborak eta justiziak ondorioztatu zuten gaizki erabili zutela indarra, motiborik gabe eta legez kontra itxi zutela, eta torturatu egin zituztela pertsona batzuk. Gizarte honek erreparazio moduko bat zor die Egunkaria-ri eta haren ondorengoari, Berria-ri. Erreparazio politikoaren barruan sartzen dut. Bizikidetza bultzatu nahi dugu: injustua izan zen Egunkaria-ri egin zitzaiona, hango pertsonei eman zitzaien tratua; ez zuen gertatu behar. Hori ere badago Berria-rekin hitzarmena egiteko bide horretan.

Berria-k hartuko duen laguntza ez da Jaurlaritzaren dirua, EAJren eta PSEren dirua: diru publikoa da, herri osoarena. Herri hori plurala da, eta gizarte plural horrek egingo du hitzarmena Berria-rekin. Nahi kolektibo bat izan liteke Berria-k bide ikur gisa izatea gizarteko aniztasuna aintzat hartzea.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>