Gaur kontzentrazioa Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean

2008, otsailak 20

libre1.jpg

EGUNKARIAren itxieraren 5. urteurrena da gaur. Espainiako Auztegi Nazionalaren erabaki hura salatzeko eta indarrean jarri zituen ekinbide judizial guztiak bertan behera uzteko eskatzeko kontzentrazioa egingo da Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, goizeko 11:30ean.
Alderdi politikoetako ordezkariei, sindikatuetakoei, gizarte eragile guztiei eta herritarrei egin die deia Egunkariaren Alde Elkarteak kontzentraziora etor daitezen.

6 iruzkin »

  1. EGUNKARIA itxi zutenetik bost urte pasa diren honetan, UNESCO Etxeak bere kezka azaldu nahi du adierazpen askatasunaren urraketa honen aurrean. Are gehiago, Euskal Herrian erabat txertatua egonik, euskaraz idatziriko prentsa sendoa eta hedatua izan delako. Era berean, gure elkartasun beroa bidali nahi diegu, EGUNKARIA ixtearen eraginez, ondorio laboral zein pertsonalak jazo dituztenei.

    Mikel Mancisidor
    Zuzendaria
    UNESCO Etxea - Centro UNESCO País Vasco

    Iruzkina egilea: Mikal Mancisidor — 2008(Europe/Berlin)k2008 otsailaWed, 20 Feb 2008 11:59:08 +0100Europe/Berlin2 20(am) @ 11:59

  2. Eguerdi on:
    ez dizuet ukatuko berriro, bost urte igaro ondoren, eta eguerdi honetan, goizeko ekitaldiare irudiak ikustean eta irakurtzean hotzikarak hartu ez nauenik. Goizean, orain bost urte Martxelok kartzelatik irtetzean egindako adierazpenek izoztu egin naute. Gogoan dugu bai, eta gogoan izango dugu orain bost urteko egun madarikatua.
    Ze defentsa egingo dute auzipetuek, auzitegi nazionalean… herriak defendatuko zaituzte, eta herriak defendatuko gaitu.
    Ez ahaztu, herri hau martxan dago!

    Iruzkina egilea: patxi — 2008(Europe/Berlin)k2008 otsailaWed, 20 Feb 2008 14:49:22 +0100Europe/Berlin2 20(pm) @ 14:49

  3. Andoainera joaterik izan ez duen euskaldun xume honen aldetik, han egon banintz bezala, elkartasuna.
    Euskara delako gure arima, jarrai dezagun euskal kulturaren alde lanean.

    Jaione Agirre García
    Historialaria

    Iruzkina egilea: Jaione Agirre García — 2008(Europe/Berlin)k2008 otsailaWed, 20 Feb 2008 15:08:11 +0100Europe/Berlin2 20(pm) @ 15:08

  4. Euskaldun euskeraz bizi eta ibili adi
    Euskeraz plazara
    Euskeraz etxian
    Euskeraz eskutik elduta
    Euskeraz mintza
    Euskeraz idaztean
    Egunkariak izkuntza paperean jarrita
    herriak mintzatu du.
    Aurrera lan horrekin
    Euskera baita batutzen gaituna.

    Miren Itziar Albisu Gojenola
    New York Euskal Etxeko presidentea.

    Iruzkina egilea: Miren Itziar Albisu gojenola — 2008(Europe/Berlin)k2008 otsailaWed, 20 Feb 2008 23:30:51 +0100Europe/Berlin2 20(pm) @ 23:30

  5. Ze polita danak bilduta, Bastarrika, Osa, Arzalluz… baina bideoa berriro ikusi eta ez dut Batasunako inor ikuzten, hauek bai lotsagabeak horrelako festa batera huts egitea ere.

    Iruzkina egilea: xebas — 2008(Europe/Berlin)k2008 otsailaThu, 21 Feb 2008 00:05:11 +0100Europe/Berlin2 21(am) @ 0:05

  6. Baina nola jungo dira batasunakoak denak kartzelan badaude? Ta gainera egon da batasunako jendea asike… ez dituzu ezagutuko baina bazeuden

    Egunakaria libre!
    Euskal Herria libre!

    Iruzkina egilea: Peru — 2008(Europe/Berlin)k2008 otsailaThu, 21 Feb 2008 00:25:52 +0100Europe/Berlin2 21(am) @ 0:25

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. | TrackBack URI

Iruzkina idatzi

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong> .

; ?>