Iñaki Uria: “Biluzik, hotzak, armairu antzeko batean sartu ninduten”

2005, abenduak 1

(…) Kalabozoa: 2 x 4m. Argia dauka denbora oro. Ateak leihatila, ikus nazaten (ireki itxi). Porlanezko ohea: metro eskas bateko alturako blokea, gaina espumazko koltxoneta zikina. (…) Ematen du bi gela daudela elkarren ondoan, ni naukatena eta aldi berean gehienetan beste galdeketa bat entzuten dena. Hauetaz gain bazegoen beranduago ezagutu nuen beste bat: zigor zeldadeituko zutena.

(…) Ez diet erantzuten. Ez bai, ez ez. Ezer ere ez.Honek gehiago astoratzen ditu. (…) Hasieran zutik naukate galderak egiten dituzten bitartean. Erantzuten ez dudan neurrian eskuin besoa buruz gora altxatuta.Alkandora eta kamiseta kenduko dizkidate ondoren. Besoak goian ditudala kokoriko posturara gora eta behera. Behin eta berriz. Lehertu arte. (…) Luze erortzen zara orduan gomazko borobildun pinportazko lurrean. Bustia dago eta zu kaltzontzilotan. Halako batean ziztada bat sentitu dut bularrean: eskuin aldean, saihets flotanteak hasten diren parean. Lurrean erortzekoan sentitu dut ziztada (…) Ziztadak gero eta gehiago sentituko ditut eta beraiek ere ohartu dira, ‘Esateko!’esaten didate. (…) Ni umiliatzen saiatzen dira: gizon eskasa, badakizu zer pentsatzen duten zure lagunek zutaz, langileak ere nahi dutena egiten dizute, kaskarra, inutila… (…) Lurrean nago, biluzik erabat, lurra bustita, flexioak egiterakoan eskuak irrist egin eta kolpea hartzen dut blaust erorita… Frigorifikoa deitzen duten zerbait nire gainean botako balute bezala egiten dute.

(…) Kaputxa kendu eta plastikozko poltsa jarri zidaten buruz behera. Zabal hasieran, gero eta estuago. Lepotik estutu ahala, plastikoa aurpegian itsasten zitzaidan. Arnasketarekin batera plastikoa gero eta gehiago itsasten zitzaidan aurpegira lehendabizi, ahora ondoren. (…) Mehatxu egiten zidaten sokarekin, zintzilikatzearekin… baina ez ninduten zintzilikatu. Une batez, biluzik, hotzik,bustita etab., burdin txapazko konpartimentu edo armairu antzeko zerbaitetan sartu ninduten. Sartu-atera bat izan zen.Aulkia ipintzen zidaten ondoren: ukitzeko moduan:gozokia eskura. (…) Izkina batean naukate,kokoriko jarrita edo belauniko, hilko nautela esaten hasi dira eta pistola bat jarri didate buruan. Klik entzun dut gatiluari eman diotenean.Makurtzen naute eta txapazko armairu tankerako batean sarrarazi naute. Ateratzeko berriz. Paretaren kontra berriz. Kaputxa kendu didate. Nik begiak itxita, irekitzeko!Dena ilun dago. Argitxo gorri bat ikusten da nik begiratzen dudan izkina beltzean: laser edo infragorria duen armaren batekin apuntatzen ari zaizkit.

(…) Burdin txapazko pupitre moduko baten gainean botatzen naute. Basapiztia-rekin jarri naute.Arnasestuka animalia plantak egiten ditu, oihuak, zaratak, eta… ura botatzen dit.Buru gainean, lepo gainean, bizkar gainean. Hotza dago. Prakak jaitsi dizkit, eta eskuarekin kolpetxoak ematen dizkit ipur masailean.

(…) Horrela aritu ondoren egur borobil bat, makila edo aulkiaren hankarekin, hasi zait ipurdi masailak laztantzen. Barrura sartzeko mehatxua eta keinu pare bat egin dizkit,baina utzi egin du azkenerako. Guardia zibil ezberdinak sartu eta atera dabiltza.

(…) Sendagilea:Ohizko galderen ondoren ziztaden kontua kontatzen diot. Min egiten didala arnasterakoan eta zenbait postura mugimendutan. Fonendoarekin auskultatu baina ez dit ezer esaten. Galdetu eta besoa altxata edukitzearen ondorio dela dio:muskularra. Nik diot sakonago sentitzen dudala, «el pulmón ventila bien»erantzuten dit.Ondoren ezker oinean sentitu dudan tiroi, tendoi blokeo, enpeine txingurritzea kontatu diot. Begiratzen dit baina ez dit ezer esaten: ezker oineko behatz potoloa ezin dut gorantz ekarri (oraindik ere ez), eta hori dela eta, ibiltzeko jokoa ezin ondo egin.

(…) Ipurdikoez gain, basapiztia-k kolpeak ere eman zizkidan egunkari bildu bat edo antzeko zerbaitekin, buruan behin eta berriz. Arin, hasieran, eta gero eta maizago eta gogorrago denborak aurrera egin ahala.Tartean-tartean, lepoan eta zaman ere kolpatzen ninduen baina gehienbat buruan. (…) Gimnasia saio batzuk eginarazi zizkidaten, baina jada ez nintzen gauza ezertarako. Poltsaere ipini zidaten berriz, baina oraingoan arinago».

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>