Esker ona adierazi dute auzipetuek

2010, apirilak 12

Hunkituta eta pozik hartu dituzte gaur arratsaldean Martin Ugalde Kultur Parkean bildutako Egunkaria-ko langile ohien txaloak bost epaituek, absoluzioren berri izan ondoren elkartu direnean. Hain zuzen ere, pozik daudela aitortu du bosten izenean mintzatu den Joan Mari Torrealdaik: “Oso pozik gaude, pozarren, akusatuen aulkian eseri ginenok, auzi honetara kateatuta bizi izan diren gure ingurukoak, familiak, euskalgintza osoa, lehenik sobreseimendua eta gero absoluzioa eskatu zuten eragile guztiak”.

Baina bereziki eskerrak eman nahi izan ditu bosten izenean; zazpi urtean babesa adierazi dieten guztiei “esker ona” agertu nahi izan die, eta gaurkoa horretarako eguna dela nabarmendu du. Halaber, epaia “bukaeraren hasieratzat” jo du.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>