2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, 'Euskaldunon Egunkaria'. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan zen.
1990eko abenduaren 5era, hau da, Euskaldunon Egunkaria-ren benetako lehen alea egiteko unera, estu samar iritsi ginen. Hori da, bederen nire oroitzapen lausotua. Probak egiteko denbora eskasarekin, egunkari bat argitaratzeak eskatzen duen makineria handia ongi koipeztatu gabe. Gehien-gehienentzat lehen aldia zen egunkari batean kazetari aritzea. Hala ere, bagenekien atera egingo zela, biharamunean kioskoetan izango zela lehen zenbakia. (more…)
Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren 25. urteurrena gertu dagoela [abenduaren 6an, Durangon ospakizun ekitaldi bat izango da], atzera begiratu eta oroimena astintzeko ahalegina egin dut. Orduko begirada berreskuratu nahi izan dut, garai bakoitzak bere kodeak dituelako. Izan ere, maiz desitxuratzen dira oroimenak, garaiko egoeratik eta bizipenetatik urruntzen direnean. Beraz, oroitzapenak freskatzeko nire aurrekarietara jo dut: Euskaldunon Egunkaria sortzear zegoenean Hemen astekarian idatzitakoetara. Izan ere, Egunkaria Sortzen eta Euskaldunon Egunkaria-ren proiektuaren jarraipen estua Hemen astekaritik egin bainuen. (more…)
Duela 25 urteko udaberrian, Euskaldunon Egunkaria sortzeko dirua biltzeko kanpaina egin zuten. Helburu horrekin, Euskal Herriko auzo eta herrietan 185 batzorde eratu ziren. 3.000 boluntario inguru ibili ziren euskarazko egunkari nazionalaren proiektua ezagutarazten. Egunkaria Egunak ere antolatu ziren. (more…)
Atxilotu zutenetik gaur arte bizi izandako guzia kontatu du lehen pertsonan Joan Mari Torrealdaik Baionan, torturari buruzko jardunaldietako azken mahai inguruan. Detaile xehez eta mukuru beteriko anfiteatroaren aitzinean egin du lehen aldiz jasandako torturen kontaketa. Tortura gisa bizi izan baititu guziak: etxeko atxiloketa, haren dokumentuen eta lanen miaketa, Madrilerako bidaia eta inkomunikazioa; baina baita epaiketaren zain egondako urteak, epaiketa bera eta horrek guziak ekarritako ondorioak ere. “Prozesu guztia izan da tortura: fisikoa eta psikologikoa. Eta horren guztiaren ondorioak orain ari naiz pairatzen”. Luzerako ondorioak, gainera, ez dira psikologikoak bakarrik: hezur-muineko minbizia duela jakinarazi du Torrealdaik, eta bizi izandakoari egotzi dio. “Ez naiz sendagilea eta ez dut frogarik aurkeztuko. Nire minbiziak erroak non dituen, ordea, nik garbi dut, eta nire psikiatrak ere bai”. Torrealdairen testigantza, osorik
Salaketa gogorra egin zuen atzo Joan Mari Torrealdaik Baionako jardunaldietako azken saioan. Euskaldunon Egunkaria-ren bortxazko itxiera jarri zuen sortu zaion minbiziaren eragile. Ez da Torrealdairen asmakizun hutsa: Imanol Kerejeta psikiatraren urteetako ikerketan dago oinarrituta salaketa hori. Imanol Kerejeta (Caracas, Venezuela, 1953) Donostiako Unibertsitateko Psikiatria zerbitzuburua da. Euskaldun berria da, eta maisutasunarekin darabiltza euskara eta kontzeptu zientifikoak. (more…)
Olariagak Berria-n Santu Guztien egunaren biharamonean argitaratutako zinta. “Errugaberik ta errudunik gabeko justizia?…”. (handiago ikusteko). (more…)