ETArekin lotura izatea ukatu, Egunkaria-n aritu izanaz harro agertu, eta halako auzien aurrean hausnartu beharra plazaratu dute bost epaituek azken hitza hartu dutenean. (more…)
Duten erru bakarra euskal kulturaren alde aritu izana dela esan dute epaituek
Sistema judizialari buruz gogoeta egiteko arrazoiak eman dizkio Iruinek epaimahaiari
Egunkaria auzia-ko epaiketan ikusitakoak jurista ororen buruan kezka sortu behar duela uste du Iñigo Iruinek. «Logikoak ez diren interpretazio batzuekin abiatuta, nola liteke epaiketara iristea?». Horixe da egiten duen galdera, eta, bere arabera, juristek egin beharko luketena. Instrukzio ereduak bermerik ez duela ematen azaldu zion epaimahaiari, «inkisitoriala» dela. Eta hori argudiatzeko, «hamar ezaugarritako argazkia» erakutsi die. (more…)
Fiskalak eta defentsak absoluzioa eskatu dute, frogarik ez dagoela iritzita
Gaur irakurri dituzte Egunkaria-ren aurkako epaiketan herri akusazioak, fiskalak eta defentsak euren ondorioak, eta fiskalak eta defentsak bost auzipetuen absoluzioa eskatu dute, Egunkaria-ren aurkako frogarik ez dagoela iritzita. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin dituzte auzipetuentzako. (more…)
Belfasten ere auziaz azalpenak ematen
Belfasten da gaur Ainara Mendiola Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteko kidea auziaz azalpenak ematen -larunbatean Derryn (Irlanda iparraldea) izan zen-. 13:00etan hitzaldia eman du Queen’s unibertsitatean (argazkian). (more…)
Ardanza: “Epaileentzat orain ez da hain erraza esatea auzipetuak errugabeak direla besterik gabe”
Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiari (1985-1999) elkarrizketa egin zioten atzo Berria-n Igandea gehigarrian, eta Egunkaria auzia ere izan zuten hizpide. (more…)
Eta eurak, zeinek epaitzen ditu?
Jose Luis Zubizarreta (El Diario Vasco) (more…)
Astelehenean hasiko dira auziko parteak ondorioen berri ematen
Itzulpen okerretatik, mezu okerrak
Egunkaria-ren aurka Auzitegi Nazionalean egiten ari den epaiketan froga gisa aurkeztu diren euskarazko itzulpen gehienak okerrak dira. Zentzugabeak. Nahasiak. Hala ondorioztatu dute Begoña Montoro eta Oskar Arana itzultzaileek, Egunkaria auziko defentsaren eskariz egindako txosten batean. Idatziz aurkeztu diren froga eta dokumentuek eragindako arazoak ikusita landu dute txostena. Eta ateratako ondorioak kezkagarriak dira oso. (more…)
Ni ez naiz hemengoa
Xabier Lekuona (Berria) (more…)