‘Egunkaria absolbitzeko arrazoiak’ artikulua ‘Rebelion’ webean

2009, azaroak 12

Carmen Lamarca Perez abokatu eta Zuzenbide Penaleko irakasleak Egunkaria auzia-ren absoluzioa eskatu du Rebelion webean idatzitako iritzi artikuluan. Razones para la absolución de Egunkaria izena jarri dio idatziari, eta euskarazko kazetaren “arma bakarra adierazpen askatasunaren erabilpena” izan dela dio. “Beraz, zuzenbideak eta justiziak benetan elkarrekin bidea egin nahi badute, absoluzioa ematea besterik ez da geratzen”. (more…)

‘Egunkaria’-ren aldeko kontzertua emango dute hainbat musikari ezagunek hilaren 28an, Kursaalean

2009, azaroak 12

aa1.jpg

(Joan Mari Torrealdai auzipetua, Iñaki Uria auzipetua, Peio Ospital kantaria eta Martxelo Otamendi auzipetua, gaur, Donostian)

Egunkaria libre! jaialdi handia izango da azaroaren 28an (larunbata) Donostian, Kursaalean, 19:00etatik aurrera: hainbat musikari ezagunen kontzertua. Euskarazko kazetaren epaiketaren aurkako ekitaldia izango da, baita auzipetuei elkartasuna adierazteko ere. Gaur aurkeztu dute emanaldia, Donostian, eta Peio Ospital kantariak azpimarratu du ekitaldia “ekonomikoki laguntzeko” ere izango dela. (more…)

Auzipetuen senide batzuk Euskadi Irratian aritu dira solasean

2009, azaroak 11

Egunkaria-ko auzipetu batzuen senideak izan zituzten lehengo larunbatean Euskadi Irratian, Amarauna saioan, auziaz hitz egiteko. 26 minutuko solasaldia izan zuten. Mila Otamendi (Martxelo Otamendiren arreba), Garazi Torrealdai (Joan Mari Torrealdairen alaba) eta Gemma Ajesta (Xabier Oleagaren emaztea) aritu ziren. Hemen klikatuta entzun daiteke saioa. (more…)

Egunkariako Batzordearen bilera Beasainen

Arratsaldeko 20:00etatik aurrera Beasaingo udaletxeko batzar aretoan Egunkariaren aldeko batzordea bilduko da.

Martxelo Otamendiren hitzaldia Getxon

Martxelo Otamendi Egunkariako auzipetuak hitzaldia emango du Getxoko Karitatea kaleko Aldai Patronatuan arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

Egunkaria-ren aldeko jaia egin dute Donostian, Antigua auzoan

2009, azaroak 10

Egunkaria-ren aldeko jaia egin zuten larunbatean (azaroaren 7an) Donostian, Antigua auzoan: kantu-jira izan zen, bertsolariak… Bertan egon ziren bi auzipetu: Martxelo Otamendi -kazetaren itxierari buruzko kasuko auzipetua- eta Mikel Sorozabal donostiarra -auzi ekonomikoan inplikatua-.
aaa.jpg

Maialen Lujanbioren bertsoak Txapelketa Nagusian

2009, azaroak 10

Maialen Lujanbiok Egunkaria-ren itxiera izan zuen hizpide azaroaren 7an Bergaran, Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen saioan. Hemen haren bertsoak:

Egunkariaren Aldeko Kantu jira Zarautzen

Larunbatean, eguerdiko 12:00etan  udaletxe aurretik abiatuta Egunkariaren aldeko kantu jira egingo da. Kantu jira, eguerdiko 14:00ak aldera Musika Plazan amaituko da.

Martxelo Otamendiren hitzaldia Donostiako Magisteritzan

Martxelo Otamendi Egunkariako auzipetuak hitzaldia emango du Donostiako Magisteritza eskolan eguerdiko 12:30etatik aurrera.

; ?>