Egunkaria-ko auzipetu batzuen senideak izan zituzten lehengo larunbatean Euskadi Irratian, Amarauna saioan, auziaz hitz egiteko. 26 minutuko solasaldia izan zuten. Mila Otamendi (Martxelo Otamendiren arreba), Garazi Torrealdai (Joan Mari Torrealdairen alaba) eta Gemma Ajesta (Xabier Oleagaren emaztea) aritu ziren. Hemen klikatuta entzun daiteke saioa.
Kazetaren itxierari buruzko auzian Iñaki Uria eta Txema Auzmendi dira beste bi auzipetuak.
Espainiako Auzitegi Nazionalak oraindik ez du jakinarazi epaiketaren hasiera eguna. Baliteke aurki hastea.