Carmen Lamarca Perez abokatu eta Zuzenbide Penaleko irakasleak Egunkaria auzia-ren absoluzioa eskatu du Rebelion webean idatzitako iritzi artikuluan. Razones para la absolución de Egunkaria izena jarri dio idatziari, eta euskarazko kazetaren “arma bakarra adierazpen askatasunaren erabilpena” izan dela dio. “Beraz, zuzenbideak eta justiziak benetan elkarrekin bidea egin nahi badute, absoluzioa ematea besterik ez da geratzen”.
Giza eskubideez, ekologiaz, gizarte mugimenduez eta abarrez aritzen dira Rebelion webgunean.