Martxelo Otamendik hitzaldia emango du Palman (Herrialde Katalanak), Can Alcover kultur etxean, 19:30ean.
Martxelo Otamendiren hitzaldia Palman
Mahaingurua Bartzelonan
Martxelo Otamendi, Vicent Partal, Antonio Franco, Rita Marzoa, Ignasi Riera, Albert Martinez, Eva Fernandez eta Feliu Venturaren arteko mahaingurua izango da Bartzelonan, CCCB kultur gunean, 19:00etan.
Martxelo Otamendiren hitzaldia Reusen
Martxelo Otamendik hitzaldia emango du Reusen (Herrialde Katalanak), CGT sindikatuaren egoitzan, 20:00etan.
Auzia artxibatzeko eskatzen duen mozioa aurkeztu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean
Sukaldeko beroa jaso dute ‘Egunkaria’-ko auzipetuek
Ez zen haientzako ordurik egokiena, baina kalera irten ziren. Eltzeak, zartaginak eta beste sutan utzita, ostalaritzako langileek Egunkaria-ren aldeko plataformari eginiko deiari erantzun zioten. Beste hainbat lagunek aurretik egin duten bezala, Donostiako Bulebarreko kioskoaren parean Egunkaria libre! dioen pankartari eutsi zioten. Sukaldeko beroa kalera irten zen atzo. (more…)
Iñaki Uria: “Babesik gabe, bost pertsona solte baino ez ginateke izango”
Pastor: “PSEk beti esan izan du ‘Egunkaria auzia’-k oinarririk ez zuela”
Txema Auzmendi, euskara galtzetik ‘Egunkaria’-ra
BIDEOA. Guardia Zibilak Egunkaria itxi zuenean -2003ko otsailean-, Txema Auzmendi (Ordizia, 1949) zen euskarazko kazetako Administrazio Kontseiluko idazkaria. Egunkaria-ren sorreratik egon zen kargu horretan, 1990etik. (more…)
Madrilgo Euskal Etxea, lepo
Euskal Herritik kanpo ere jende andanak jarraitzen ari du Egunkaria-ren aurkako auzia. Madrilgo Euskal Etxea, adibidez, jendez lepo bete zen herenegun Martxelo Otamendiren hitzaldia entzuteko; galdera ugari egin zizkioten kazetako zuzendari ohiari.