Otamendi: “Inolako frogarik ez dute”

2009, azaroak 13

Larria da egoera. Espetxera joateko aukera asko dituzte Egunkaria auzia-n epaituko dituzten bost lagunek. Hala agertu du Martxelo Otamendik, Egunkaria-ko zuzendari ohiak eta auzipetuetako batek, Donostiako Irakasle Eskolan emandako hitzaldian.

a.jpg

Beraien kontrako frogarik ez dagoen arren, eta Fiskaltza auzia artxibatzearen alde agertu den arren, epaiketa eginda zigorrik ez jartzea «konplikatua» dela uste du Otamendik. Egunkari bat itxi eta sei urtera auzi horretan epaitutako guztiak absolbitzen badituzte, nekeza izango du Espainiak «izaera demokratikoa» justifikatzen, batik bat nazioartean. Baina, zigortzea ere ez du erraz izango Espainiako Auzitegi Nazionalak, Otamendiren ustez, bost epaituak ETArekin lotzeko «inolako frogarik ez» baitago. «Gelditzen zaila den olatua da» Egunkaria auzia. Hargatik, guztien laguntza beharko dute.

Irakasle Eskolako areto nagusiari bete itxura eman dieten ikasle eta langileek beraiek gidatu dute pare bat ordu iraun duen hitzaldia. «Euskaldunak munduarekin lotzen zituen zubiaren» itxiera, atxiloketak, torturak, auzipetuen egoera eta abar gogora ekartzen dituen bideo baten ondoren azalpen txiki batzuk eman ditu Egunkaria-ko zuzendari ohiak, eta hortik aurrera galderei erantzuten aritu da.

Hala azaldu du frogarik ez dagoela, fiskalaren akusaziorik gabe Espainiako Auzitegi Nazionalean azken 30 urtean egingo den epaiketa bakarra dela, bera atxilotu zuten gauean Azpeititik Tolosarako bidean Poliziaren auto bana aurretik eta atzetik izan arren ez zutela itxiera inondik ere espero, Donostian egin zen manifestazio handi haren ostean jasan zituela torturarik gogorrenak, Egunkaria-ren itxierarekin «kolpe emozionala» eman nahi izan ziola Espainiak euskal gizarteari, otsailaren 22ko manifestazio handi hartara joan zirenak Egunkaria-ren defentsan ez ezik norberaren ikastola, sindikatu, kooperatiba eta abarren defentsan ere joan zirela…

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>