Jose Manuel Castells, Xabier Ezeizabarrena, Joxerramon Bengoetxea, Pedro Ibarra Eta Jon Gurutz Olaskoaga, EHUko irakasleak (Berria)
(…) Hala ere, eta parametro horiexetatik, euskararen kontrako erreakzio etorkizuneko baten zantzu iragarle batzuk ere badaude. (…) Bada gai nagusi bat, dena den, etorkizun hurbilaren lekuko adierazgarri: Egunkaria egunkaria, eta hark ‘Justizia’ deiturikoarekiko duen auzi latza. Ezinago garrantzitsua, ordu hartako euskara hutsezko egunkari bakarraren eskarmentua, betikoen apetaldi kaltegarriaren arabera uzteko. Alde horretatik, nabarmentzekoak dira Egunkaria itxi zuten garaiko PSEren bozeramaile eta Patxi Lopezen gaur egungo gobernuko Barne kontseilari eta gizon ahaltsu Rodolfo Aresek egindako adierazpen deitoragarriak: «Nahiko arrazoi eta froga izango dituzte, jokatu duten bezala jokatzeko» -alegia, Guardia Zibilak eta unean uneko instrukzio epaileak-. Deigarria da, halaber, beste adierazpen hau: «Ezin onartuzkoa da nazionalistek Zuzenbide Estatua auzitan jartzea, epailearen eta poliziaren jokabide hori dela eta». Kontu horrek argibide benetakoak emango dizkigu euskal hizkuntzarekiko -hasieran behintzat- adeitsu agertu diren hainbat politikariren balioaz jabetzeko. Lehenago edo geroago, egintza egiaztatuen bidez egiaztatuko da zein den benetako asmoa, Vasconia eremuan hizkuntzek izango duten koofizialtasuna egiaztatzeko proiektuak aurkeztuta etorkizunera begira. Berriro ere, erabakigarria izango da egintzen demagogia, adierazpen erretoriko hutsalei aurre egiteko.