Hitzaldi eta mahainguru sorta Euskal Herritik kanpo

2010, urtarrilak 17

Egunkaria-ren kontrako auziak, Euskal Herrian ez ezik, beste herrialde batzuetan ere piztu du interesa. Martxelo Otamendi auzipetuak datorren astean egingo duen bira da horren seinale, kasu: Herrialde Katalanetan eta Madrilen izango da hiru hitzaldi eta beste hainbeste mahaingurutan. Horretaz gain, Kataluniako Parlamentuko taldeek Egunkaria auzia aztertuko dute asteartean. (more…)

Iñaki Uria eta Txema Auzmendiren hitzaldia Hernanin

Biteri Kultur Etxean, 19:30ean hasita.

‘Egunkaria’-ko materiala salgai Hernanin

Gudarien plazan, 11:30etik aurrera.

‘Egunkaria’-ren aldeko jaia Madrilen

Egunkaria-ren aldeko jaia Madrilen: bazkaria 14:30ean, eta kontzertuak eta antzerkiak 17:00etan. Meson del Patio Maravillas. 

Mahaingurua Madrilen

Martxelo Otamendi, Mariano Ferrer, Carmen Lamarca eta Isaac Rosaren arteko mahaingurua Madrilen. Lope de Vega bigarren hezkuntzako ikastegian, 12:00etan.

Mahaingurua Gironan

Mahaingurua Gironan (Herrialde Katalanak): Martxelo Otamendi, August Gil Matamala, Gemma Calvet eta David Fernandez. Kultur etxean, 20:00etan. 

Martxelo Otamendiren hitzaldia Palman

Martxelo Otamendik hitzaldia emango du Palman (Herrialde Katalanak), Can Alcover kultur etxean, 19:30ean. 

Mahaingurua Bartzelonan

Martxelo Otamendi, Vicent Partal, Antonio Franco, Rita Marzoa, Ignasi Riera, Albert Martinez, Eva Fernandez eta Feliu Venturaren arteko mahaingurua izango da Bartzelonan, CCCB kultur gunean, 19:00etan. 

Martxelo Otamendiren hitzaldia Reusen

Martxelo Otamendik hitzaldia emango du Reusen (Herrialde Katalanak), CGT sindikatuaren egoitzan, 20:00etan. 

; ?>