Euskal Herria, Katalunia

2014, urriak 18

Martxelo Otamendi, ekta Vicent Partal eta Jordi Evole katalanak Egunkaria auziaz mintzatu dira Berria-n.

Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetu ohi eta Berria-ko zuzendariak iganderoko zutabearen hasieran Vicent Partal Kataluniako Vilaweb-eko zuzendariari:

“Ederki kostata, baina iritsi da Egunkaria auzia betiko itxi duen azken erabaki judiziala. Joan Mari Torrealdaik ostiraleko eskertza ekitaldiko mintzaldian bi aldiz eman zizkizuen eskerrak katalanei, 11 urteotan erakutsi diguzuen elkartasun, laguntza eta kariñoagatik. Askotan esan dizuegu zordun gaudela zuekin, beti egon zaretelako gure ondoan behar izan zaituztegunetan. Eta badakigu, badakizue, ez garela izan Egunkaria-koak zuen elkartasuna jaso dugun bakarrak. Gurea bukatu den arren, gogora dezagun Egin-ekoek kartzelan segitzen dutela injustuki kondenatuta”.

Partalen erantzuna, bere artikuluaren lehen pasartean:

“Asteon, Martxelo, pentsatzen dut sufritzen arituko zinela ikusita haustear zegoela Kataluniako prozesua. Egunkaria auzia behin betiko artxibatu izanak berdinduko ahal zizun ondoeza. Ordainetan ez dizuete emango beharko zenuketen moduko saririk, baina, gutxienez, bukatu zaizkizue epaitegietatiko joan-etorriak eta ziurtasunik eza. Zorionak, berriro, eta bihoakizu nire elkartasuna ere”.

Berria-k Jordi Evole katalan eta Salvados LaSextako programako arduradunaren elkarrizketa atera du zenbaki berean.

Galdera: “Aste honetan artxibatu dute Egunkaria auzia-aren atal ekonomikoa. Madrildik norbaitek barkamena eskatu behar luke?”.

Evole: “Bai. Alde guztietatik eskatu behar da barkamena. Pauso batzuk ematen ari dira, baina alde guztietatik behar dira pausoak, adiskidetzea benetakoa izan dadin”.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>