25 urte hauetan Egunkaria-n eta BERRIAn kontseilukide eta langile izandakoek ospakizun gisa bazkari bat egin dute gaur Zornotzan (Bizkaia), Uxarte sagardotegian. 126 lagun bildu dira. Bazkalondoren argazki bat atera zuten, eta mende laurden honetan hil diren hemeretzi kideak gogoan izan dituzte. Ikus ekitaldiko eta bazkariko argazki bilduma
Jose Luis Aizpuru Egunkaria-ko langile ohia aurreskua dantzatzen
Sagardotegian langileek jarritako argazki erakusketa
25. urteurrenerako ateratako elastikoa (Egunkaria-ren 1. zenbakiko oharra dakar)