‘Egunkaria-k 25 urte’ gehigarria

2015, abenduak 6

32 orrialdeko gehigarri bat atera du BERRIAk. Iritzi artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak, marrazkiak… daude, Egunkaria-ren lehen diseinuarekin. Azala da hau.

25fo.jpg

Ostegun batez sortu zen Euskaldunon Egunkaria. 1980ko hamarkada zeharkatu zuten euskara hutsezko egunkariaren inguruko hainbat eztabaidak: publikoa edo pribatua izan behar ote zuen; egunkari bat, bi edo hiru behar ote ziren, eta abar. Argia aldizkarikoek hauspotu eta azaleratu zuten euskara hutsezko egunkari nazionalaren beharra urte horietan guztietan. Aldarrikapenak alde batera utzi eta egunkaria egin egingo zutela erabaki bezain pronto, kulturgintzara jo zuten, halako proiektu bat sortzeko beharrezkoa zen babes eta bultzada bila. Urtebete eskasean egin zituzten lan guztiak, 1989aren hondarretik 1990eko abenduaren 6ra bitartean: Durangoko 25. Azokan atera zen argitara Euskaldunon Egunkaria.

BERRIAren gehigarri bereziko edukiak testu modura hemen

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>