Torrealdairen legatua

2016, martxoak 13

Iñaki Petxarroman

p023_f01.jpg

Jaso du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria Joan Mari Torrealdai Euskaldunon Egunkaria-ko administrazio kontseiluko lehendakari ohi eta Jakin fundazioko lehendakariak. Jaso du beste sari bat, eta emango dizkioten guztiak beti izango dira gutxi, euskararen eta herri honen alde bizitza osoan egin duen lan handiarengatik. Min du oraindik, Egunkaria-ri egindakoagatik, guardia zibilen aldetik jasotako torturengatik. Mina du, baina ez gorrotoa, eta horrek arintzen dio eguneroko jarduna.

Egunkaria-ri egindakoagatik barkamena eskatu beharko luketela adierazi du Berria-n egindako elkarrizketan, nahiz eta itxaropen gutxi duen: “Ezagutzen dut Espainiako Estatua. Ez dut itxaropenik”. Eta nabari zaio samindura Egunkaria, nolabait, munstroaren atzaparretan babes gabe utzi zuten hainbeste eta hainbesterengatik. Alegia, Egunkaria, herri hau eta euskara ez, baizik eta bestelako interes partidista batzuk zerbitzatzeko jaio zela lau haizeetara zabaldu zuten haiengatik. “Guardia zibilek ez zuten erabat asmatu. Giroan bazebilen susmo hori, beste baten morroiak ginela”. Susmo interesatua, oraindik ere euskalgintza zikintzeko hamaika modutan erabiltzen den praktika bera. Torrealdairi eta hura bezalakoei zor zaie, haien konpromiso eta argitasunagatik, gezur eta laineza horien guztien gainetik, bide erakusle izaten jarraitzea.

(argazkian, Joan Mari Torrealdai, Manuel Lekuona sariarekin)

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>