Gorka Landaburu, Aznar, ‘Egunkaria’

2018, urriak 15

(Berria) Gorka Landabururen elkarrizketan papereko bertsioan sartu gabeko pasadizo bat (sarean txertatua da):
»Egunkaria-ren itxieraren aurka azaldu nintzen; 2005-2007ko bake prozesuko elkarrizketen alde ere bai, eta Estrasburgora joan nintzen defenditzera… 2003an, Egunkaria itxi eta egun gutxira, gure biktimen fundazioaren bazkari bat izan zen, eta han azaldu ziren babesleetako arduradunak, baita Jose Maria Aznar ere, Espainiako orduko gobernuburua. Fernando Buesaren alargun Natividadekin nintzen mahai batean, izkina batean, eta halako batean inguratu egin zitzaigun Aznar. Esan nion oso gaizki iruditu zitzaidala Egunkaria ixtea. Erantzun zidan ez zuela berak itxi, Justiziak baizik. Ihardetsi nion egunkariak ez direla ixten. Onartezina iruditu zitzaidan itxiera.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>