Memoria orriak

2019, martxoak 2

Jakes Goikoetxea (Berria)

2019-03-01, Donostia. Egunkaria'-ren hemeroteka digitalizatu du Koldo Mitxelena Kulturguneak, Gureak enpresaren laguntzarekin. Arratsasldeko ekitaldia. 01-03-2019, San Sebastián. Koldo Mitxelena con la ayuda de la empresa Gureak ha digitalizado la hemeroteca de Euskladunon Egunkaria. Acto de la tarde

Ospatzeko tresna izan zen Gaur irekiko ditu ateak Durangoko 25. Azokak hartatik, salaketarako erabili behar izan zen Espainiako Poliziak 14 pertsona atxilotu ditu, eta 18 etxe arakatu-ra. Bata zein bestea paperezko aldarrikapen tresna izan ziren, eta bataren eta bestearen artean joan ziren milaka zenbakiak ere bai. Baita, jakina, gerora kaleratutako guztiak ere, bai Egunero-k argitaratu zituenak, bai Berria-k kaleratzen dituenak.

Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka osoa digitalizatuta eta nahi duen ororen eskura dago. 3.789 zenbaki. 200.000 orrialde inguru. Orrialde horietan guztietan bilduta daude Euskal Herriaren eta munduaren historiaren hamahiru urte eta, hori baino gehiago, munduaren ikuskera propio eta oso bat, arlo eta zentzu guztietan. Sarritan esan izan den moduan, herri bat erakusten zuen egunero Euskaldunon Egunkaria-k.

Denborarekin geruzak osatuz eta elkarren gainean jarriz joaten dira, nola lurrean, hala memorian. Geruza zaharrak gero eta urrunago eta gero eta ezkutuago geratzen dira. Zer esanik ez belaunaldi berrienentzat. Horregatik, garrantzitsua da Euskal Herria eta mundua kontatu dituen tresna bat guztien eskura egotea. Ez bakarrik historiaren lekuko, kontalari eta interpretatzaile, baita protagonista ere. Hori ere bada memoria eta kontakizuna.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>