Lorea Agirre: “Etsigarria izan zen dena, oso gogorra izan zelako”

2019, otsailak 26

(Etzi.pm-ko elkarrizketa)

Kazetaria eta antropologoa da Lorea Agirre (Beasain, Gipuzkoa, 1968). Argian, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n lan egindakoa, Jakin aldizkariko zuzendaria da gaur egun. Zortzi liburu idatzi ditu. Berriki Dabilen pentsamendua bilduma aurkeztu du Jakin-ek, EHUrekin batera. Gehiago irakurtzeko denbora hartuko luke. Eta iruditzen zaio ez dela aintzat hartzen irakurketaz eta jakintzaz bustitzen den jendearen ahalegina.

IMG_4340

Otsailaren 20an hamasei urte bete ziren Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik. Itxieraren kronika idatzi zenuen: Gezurra ari du. Pasarte batek Aro hitsetako poesia du izenburutzat, eta bertan Jon Benitoren olerki bat jasotzen da: “…zer dira arook non eta eguneroko berriak gure hizkuntzan ematea ia delitu bihurtu zen…”. Itxiera eta zazpi urtera absoluzioa iritsi zen. Zer sentitu zen Egunkaria-ren absoluzioarekin?

Absoluzioarekin sentitzen duzu, alde batetik, poza. Denok espero edo genekien hori azaleratu zen: Gezurra ari du. Gezurra zela dena, eta Espainiako justiziak hori esan zuen. Justizia injustu horrek. Aldi berean, sekulako amorrua ematen dizu, inpunitate osoz funtzionatzen dutelako Espainiako Estatu indarrek. Txikitzen zaituzte, difamatzen zaituzte, kalean uzten zaituzte, torturatzen zaituzte… eta horrek izan lezakeen paraderorik onena Espainiako justizian da haiek esatea ez zegoela deliturik. Baina hortik aurrera ez dago erreparaziorik edo egia zabalago bat. Kalte ordainik ere ez. Etsigarria izan zen dena, oso gogorra izan zelako.

Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran ere bazinen. Gaur irekiko ditu ateak dokumentalean, hainbat lagun hitz egiten agertzen zarete. Anekdota polita da Txillardegi erredakziora agertu zenekoa xanpain botila batekin, egunkariaren sorrera ospatzera. Ez al genituzke euskaldunok lorpen batzuk gehiago ospatu behar?

Garrantzitsua da jakitea helmuga orokorrak zeintzuk ditugun, iparrorratza non dagoen. Eta, gero, gure esfortzuz, lanez eta kontzientziaz lortzen ditugun lorpenak ospatu egin behar dira. Garrantzitsuak dira erritoak. Eta garrantzitsua da ondo egin izanaren kontzientzia izatea. Txillardegik beste ikuspegi historiko bat zuen, eta bere belaunaldiarentzat ikaragarria zen kioskoan euskarazko egunkari bat erosi ahal izatea. Gure belaunaldiarentzat ere handia zen, baina gure kontzientzia zen bidea ez zela erraza izan eta ez zela erraza izango. Egoera ez samurrean jaio zen Egunkaria. Tartean, boikot instituzionala…

(…)

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>