Azkenean bai, azkenean joan dira Gorbeiara ibilaldian Egunkaria-ren alde. Atzo, aurreko astean martxa atzeratu beharra izan ostean. Zigoitiatik (Araba) abiatu ziren hainbat lagun, 9:00etan. Haien artean zen Joan Mari Torrealdai auzipetua; Jon Juaristik eta Felipe Zelaietak bertsotan omendu zuten Zigoitian eta, Alfredo Hernandezek agurra dantzatu ondoren, ohorezko txapela jarri zioten, auzipetu guztien ordezkari gisa.
11:30ean ekitaldia egin zuten Gorbeiako tontorrean (argazkian) eta 13:30ean mokadua Zigoitian, Muruako zentro sozio-kulturalean. Giro ona izan zen, eta denek aldarrikatu zuten gauza bera: Egunkaria libre!. Ibilaldiko argazki gehiago, hemen.