Garaikoetxea

2026, maiatzak 8

(Martxelo Otamendik Berria-n idatzitako zutabearen zati bat)

Carlos Garaikoetxea Urriza hil berritan ondo merezi zuen ia guztia esanda dagoenez —bereziki haren jardun politikoaz eta erakunde publikoetan egindako lan handiaz—, zutabegile honek haren ibilbidearen bi ertzi helduko die. (more…)

Martxelo Otamendi: “Estrasburgori kasu egin diezaiotela besterik ez dugu eskatzen”

2026, martxoak 24

(Berria) «Imajinatu negar zotinka iristen dela bat epailearen aurrera, edo aurpegia txikituta, eta epaileak ez duela ezer egiten. Berdin-berdin jarraitzen duela aurrera, ezer gertatuko ez balitz bezala». Ez behin, eta ez bitan; «askotan» gertatu da hori, Martxelo Otamendiren erranetan (Tolosa, Gipuzkoa, 1957). Halako kasuen berri badu Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, eta hamar aldiz zigortu du Espainiako Estatua, aurpegiratuta ez dituela behar bezala ikertu euskal herritarrek jarritako tortura salaketak. Otamendirena da salaketa horietako bat, eta berriz abiatu dute prozesua, egia judiziala lortzeko esperantzan. [Martxeloren tortura kontakizuna, 2023]

ef-334180-15070569

(more…)

‘Egunkaria kasua’: horrore instituzionalari eta esperantza komunitarioari buruzko ikasgai bat

2026, otsailak 20

Iñigo Astiz (Berria). Egunkaria-ren itxieraren 23. urteurrenean idatzia.

(more…)

‘Handira jotzeko kazetaritza’, Martxelo Otamendiren elkarrizketa liburua

2025, urriak 15

15416274

«Elkarrizketa liburu bat da, baina nagusiki biografia bat da». Horrelaxe definitu du Garbiñe Ubeda BERRIAko kazetariak Handira jotzeko kazetaritza liburua. Gaur goizean aurkeztu dute Martxelo Otamendiren biografia, Donostiako Elkar liburu dendan, eta bertan izan dira Otamendi eta Ubeda, Martin Eraso Elkarreko editorearekin batera. BERRIAk, Elkarrek eta Jakin-ek elkarrekin argitaratutako Aleka bildumaren azken alea da; eta, izenburuari jarraiki, Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendari ohiak argi utzi du apustu sendoa egin izan duela beti euskarazko kazetaritzaren alde: «Nire ezaugarrietako bat izan da erronkei baiezkoa ematea edo animatzea».

(more…)

‘Egunkaria’-ren taupadak

2025, otsailak 20
Olga Saratxaga Bouzas
istoriaren berri emateko era askotako itxuraz jantzi daiteke kontakizuna, bidezko egiatasunaz gorpuztu edo duintasunaz gabetu nahian, oro har. Bitarteko jaidurak, gris kolore-eskalakotzat edo jo ditzakegunak ere egon badaude, ezaxolakeria, arduragabekeria eta gainontzeko kideen eskutik, besteak beste. Aski argigarria hitzak kontaeraren osagaiak izateaz gain, komunitatearen bizikidetza sendotu zein urratzeko baliabide gisa erabiliak izaten direla. Edozeinetan, beraz, mesedea edo kaltea atxikitzen dion zerbait bihurtzen dugularik. Komunitario izate horretan hurbileko gertakari bakoitzari eutsita elkartzen gaituzten hamaika testigantza baditugu, halaber, testuinguruan nor bere lekuan jartzeko ahalmena ziurtatzen digutenak. Hala bada, jazoera batzuk heltzean koloka emozionalpean uzten gaituzte, noiz edo noiz gauzatzearen esperoan bizi garen arren. Are gehiago, albiste samingarriek ustekabean hartzen bagaituzte.

(more…)

Eskerrik asko, Iñaki

2024, urriak 20

Iñaki Uriak erretiroa hartu du. Argia-n ibili ondoren, Euskaldunon Egunkaria-ren sorreran eta haren lehen hamabi urteetan parte hartu zuen —besteak beste, kontseilari ordezkari bezala—, harik eta Espainiako Auzitegi Nazonalak kazeta itxi zuen arte. Urte eta erdi bat egin zuen preso, eta, beste lau kiderekin batera, epaitu egin zuten, baina absolbitu ere. 2006tik aurrera, Hamaika Telebistako zuzendari nagusia izan da. Uriaren ibilbidea jasotzen du argazkiekin osatutako bideo honek.

Iñaki Uria: “Hizkuntza ez ezik, nazioa ere finkatzeko garrantzitsua izan zen ‘Euskaldunon Egunkaria'”

2024, urriak 20

(Berria) Medikuntza ikasketak hasi zituen, baina euskalgintzan aritu da beti Iñaki Uria (Zarautz, Gipuzkoa, 1960). Idazten, kudeaketa lanetan, euskarazko hedabideentzat laguntzak eta sosak lortzen… Komunikabideak sortzen ere bai. Euskaldunon Egunkaria-ren sortzaileetako bat izan zen; zuzendari eta kontseilari ordezkari aritu zen. Hamaika telebistaren sortzailea ere izan zen, eta horretan jardun du azken hemezortzi urteetan. Hernaniko (Gipuzkoa) terraza batean hasi da euskarazko prentsaren ingurukoak kontatzen.

inaki-uria_49_1000x666

(more…)

Iñaki Uria, euskalgintzako xerpa

2024, urriak 12

(Martxelo Otamendi, ‘Berria’)

Indarrik gabe eta zaharkituta geratzen ari zen Zeruko Argia astekarian sartu eta lurreko Argia bihurtu zuen gazte talde ausarteko kideari ere iritsi zaio erretiroa —profesionala bakarrik— hartzeko garaia: Iñaki Uria, azken hamarkadotan euskarazko prentsan egon diren gailur gehienen ezinbesteko xerpa, motxila astunak bizkarreratzeko inolako aitzakiarik hartu ez duena.
(more…)

Uria: “Ahal zutelako itxi zuten ‘Egunkaria’ eta hori ez da aldatu”

2023, urriak 11

Euskaldunon Egunkaria 2003an itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, “egun bakarrean 10 urteko lana bota zuten hankaz gora”. Iñaki Uria proiektuan izan zen sorrera bertatik armez itxi zuten arte. Elkarrizketa egin dio Naiz irratiak.

; ?>