Eguneroko berria egunkarian

2010, otsailak 23

Ainara Maia Urrotz (Brno, Txekia) (more…)

Martxelo Otamendiren hitzaldia Durangon

Plateruenea Kafe Antzokian, 20:00etan.

Salaketa eta oroimina, epaiaren itzalean

2010, otsailak 21

Eguzkiak ere ez zuen kukurik egin duela zazpi urte, guardia zibilek Martin Ugalde Kultur Parkea hartu eta Juan del Olmo epailearen aginduz Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean. Zazpi urte bete ziren atzo. Izpi batzuk ikusi ziren atzokoan. Eta herri askotako kaleak Egunkaria libre! leloarekin bete ziren. Itxiera salatu, eta auzi haren ondorioz epaitu dituzten bost lagunen absoluzioa eskatu zuten. (more…)

Juan Joxe Ugalde kazetariak dio epaiketa “txapuza handia” izan dela

2010, otsailak 21

(more…)

Hamaika hitz, doinu eta zapore

2010, otsailak 20

Epaiketa hastear zela hasi zituzten elkarretaratzeak. Aktoreek, musikariek, sukaldariek, idazleek, bertsolariek, kazetariek… eta beste hainbat sektoretako ordezkariek. Haiek guztiek eutsi diote Egunkaria libre! zioen pankartari. Atzo Andoainen, Egunkaria-ren itxieraren zazpigarren urteurreneko ekitaldian, hitzez, bertsoz eta kantuz azaldu zuten elkartasuna. (more…)

Epai onargarri bakarra absoluzioa dela azpimarratu dute itxieraren 7. urteurreneko ekitaldian

2010, otsailak 19

Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Egunkaria itxi zuenetik bihar zazpi urte betetzen direla oroitu dute gaur Andoainen (Gipuzkoa); hain zuzen ere, Egunkaria egiten zen Martin Ugalde Kultur parkean. Itxiera, atxiloketa eta tratu txarretatik zazpi urte igaro dira, baina ekitaldira bildutakoek gogoan izan dutenez, auzia ez da amaitu. Epaiketa egin berri da eta epaiaren zain dira bost auzipetuak. Hain zuzen ere, absoluzioa dela epai onargarri bakarra nabarmendu duteekitaldian zehar hitza hartu duten hainbat lagunek, eta hori ere ez dela aski, Pedro Miguel Etxenike zientzilari entzutetsuak adierazi duenez, ez delako nahikoa “egindako min ikaragarria” ordaintzeko. (more…)

‘Egunero operazioa’

2010, otsailak 19

Xabier Lekuona (Berria) (more…)

Absoluzioa eskatuko dute zazpigarren urteurrenean, Andoainen

2010, otsailak 18

Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik zazpi urte beteko dira larunbatean. Guardia zibilek, leporaino armaz josita, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkea hartu zuten (Gipuzkoa). Harro agertu ziren patrol, furgoneta eta fusilekin. Ez zuten lortu, ordea, herriaren erraietatik zetorren protesta isilarazterik. Parkearen kanpoko aldea herritarrek hartu zuten, operazioaren kontra protestan bildu ziren herritarrek. Orduan kanpoan gelditu ziren herritarrak, eta beste hainbat, Martin Ugalde parke barruko zelaian batuko dira bihar (12:00), epaiaren zain dauden auzipetuen absoluzioa eskatzeko. (more…)

‘Egunkaria’-ren itxieraren VII. urteurreneko ekitaldia Andoainen

Martin Ugalde Kultur Parkean, 12:00etan hasita. Deialdia irekia da. Egunkaria-ri elkartasuna agertuko diote eta auzipetuen absoluzioa eskatuko dute. Han izango dira, besteak beste, Aizpea Goenaga, Uxue Alberdi, Mikel Astarloza, Xabier Mendiguren Bereziartu, Igor Zalakain, Ramon Labaien eta Maddalen Iriarte, eta ekarpenak egingo dituzte, nork bere erara. Auzipetuetako batek hitza hartuko du.

Informazio gehiago hemen.

; ?>