Bihar Egunkaria auziko auzipetuek orain arte jaso duten babes eta elkartasun guztiaren irudia agertuko dute Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa). Auzia salatu eta hura artxibatzeko eskatu duten eragile politiko, sozial eta kultural guztiek bat eginen dute euskara eta euskal kulturarentzat esanahi sinboliko handia duen tokian. Gandiaga Topagunean eginen den ekitaldian hamar auzipetuek eta jatorrizko babes taldeko kideek adierazpen bana aurkeztuko dituzte. (more…)
Auzipetuek jasotako babes guztia irudikatuko dute bihar Arantzazun
Elkartasun eguna Madrilen bihar
Martxelo Otamendi, TV3ko saio ezagunean
Egunkaria-ko auzipetuari ordu erdiko elkarrizketa egin diote Els matins Kataluniako telebista kateko saioan.
EHEk deitutako elkarretaratzeak
Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) elkarretaratzeak deitu ditu, Euskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko, Egunkaria libre! lelopean.
– Elkarretaratzea, Gasteizko gobernu ordezkaritzaren aurrean, 19:00etan.
– Elkarretaratzea, Iruñeko Gobernu Zibilaren parean (Merinaldeen plazan) 19:30ean.
Beste ekimenak
Bestalde, Tafalla, Altsasu, Lizarra, Irunberri, Eibar, Soraluze, Andoain, Durango, Zornotza, Lekeitio, Ondarroa, Markina-Xemein, Oiartzun, Zarautz eta Villabonan ere elkarretaratzeak eta ekimenak egingo dituzte, besteren artean.
CCCBn hainbat eragile katalanek babesa erakutsi diote ‘Egunkaria’-ri
Kataluniako 200 bat ordezkari politiko, sozial eta kulturalek babesa erakutsi diete Egunkaria-ko auzipetuei, atzo arratsean CCCB Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan egindako ekitaldian. (more…)
Joan Mari Torrealdai, ibilbide luzeko euskaltzalea
BIDEOA. Egunkaria auziko itxiera kasuko bost auzipetuen artetik ibilbiderik luzeena daukana da Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942), 40 urte pasa baitaramatza euskalgintzan eta kulturgintzan: Jakin pentsamendu aldizkarian dabil, Anaitasuna astekariko zuzendari izan zen, Egunkaria-ren sortzaileetakoa izan zen eta gero Administrazio Kontseiluko lehendakaria, hainbat liburu idatzi du, euskaltzaina da… (more…)
EHEren mobilizazio eguna asteartean
Euskal Herrian Euskaraz-ek Gasteizen eta Iruñean gobernu ordezkaritzen aurrean elkarretaratzeak egingo ditu, baita beste hainbat herritan ere. (more…)
Valentzian ere aretoa beteta
Joan den astelehenaz geroztik Katalunian dago Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetua, hainbat hitzaldi eta ekitalditan parte hartzen, baita komunikabideei elkarrizketak ematen ere. Herenegun Reusen izan zen (Tarragona) Egunkaria auziari buruzko azalpenak ematen, 60 bat lagunen aurrean. Atzo iluntzean, Valentzian egin zuen gisa bereko hitzaldia, Accio Cultural del Pais Valencia elkarteak gomitaturik. (more…)
PSC, CiU, ERC eta ICVk berretsi dute ‘Egunkaria auzia’-k zentzurik ez daukala
PSC, CiU, ERC eta ICV-EUiA Kataluniako Parlamentuko taldeetako ordezkariek Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuari gaur berretsi diote auziak ez daukala zentzurik, eta euren babesa adierazi diote. 2003an ere, Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz euskarazko kazeta itxi zuenean, Kataluniako Legebiltzarrak babesa agertu zion Egunkaria-ri. (more…)