Valentzian ere aretoa beteta

2010, urtarrilak 20

otamendi-5_fotopratsicamps.jpg

Joan den astelehenaz geroztik Katalunian dago Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetua, hainbat hitzaldi eta ekitalditan parte hartzen, baita komunikabideei elkarrizketak ematen ere. Herenegun Reusen izan zen (Tarragona) Egunkaria auziari buruzko azalpenak ematen, 60 bat lagunen aurrean. Atzo iluntzean, Valentzian egin zuen gisa bereko hitzaldia, Accio Cultural del Pais Valencia elkarteak gomitaturik.

Valentziako eta Herrialde Katalanen kultura sustatzen duen elkarte bat da hori. Eserleku guztiak bete ziren, eta zutik ere izan zen jendea Otamendiren azalpenak entzuten. Gaia arretaz jarraitu zuten hara bildutako guztiek.

Gaurko egunarekin ere oihartzun handia izanen du Egunkaria auziak Katalunian. Otamendik hango komunikabide askorekin hitz eginen du. Goizean Manel Fuentes Catalunya Radioko goizeko programa nagusiaren aurkezlearen galderei erantzungo die zuzenean. Ondotik kazetariekin gosalduko du, betiere aukera aprobetxatuz auziaren nondik norakoak azaltzeko. Eguerdian, berriz, ERCrekin biltzekoa da. 18:00etan Bartzelonako telebistak tarte bat eskainiko dio Egunkaria auzia-ri, Otamendi gomitatuta.

Otamendi Katalunian ematen ari den hitzaldi sorta ostiralean bukatuko da, eta gaur arratsean izanen da ekitaldi nagusia eta oihartzun handienekoa. Otamendik hitzaldia egingo du Centre de Cultura Contemporania de Barcelona-n (CCCB). Harekin beste zazpi hizlari arituko dira, haien artean sona handiko batzuk daudela: Antonio Franco El Periodico de Catalunya egunkariko zuzendari ohia, Vicent Partal Vilaweb-eko zuzendaria eta Rita Marzoa Catalunya Radioko kazetaria eta Barnils kazetari katalanen elkarteko zuzendaritzako kidea, besteak beste.

Irlandatik ere elkartasuna

Egunkaria auziko bost auzipetuek Irlandatik ere jaso dute elkartasuna. Gaelikoz idazten duten hainbat kazetarik bat egin dute auzia salatzeko Belfasten. Egunkaria-ren itxiera, auzia eta tortura kasuen berri zabaldu dute Ipar Irlandako hiriburuan.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>