CCCBn hainbat eragile katalanek babesa erakutsi diote ‘Egunkaria’-ri

2010, urtarrilak 21

bar.jpg

Kataluniako 200 bat ordezkari politiko, sozial eta kulturalek babesa erakutsi diete Egunkaria-ko auzipetuei, atzo arratsean CCCB Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroan egindako ekitaldian.

Martxelo Otamendi auzipetuak auziaren nondik norakoak azaldu zizkien, eta Antonio Franco El Periódico de Catalunyako zuzendari ohiak, Vicent Partal Vilawebeko zuzendariak eta Rita Marzoa Catalunya Radioko kazetariak, besteak beste, 2003az geroztik itxiera salatzeko Katalunian egin diren ekintzak gogora ekarri zituzten. Egunkaria ixtea «ekintza totalitarista» izan zela adierazi zuen Francok.

Goizean, Manel Fuentes kazetariaren galderei erantzun zien Otamendik Catalunya Radion. Ondotik, Kataluniako 17 kazetarirekin gosaldu zuen. Gaur, Palma de Mallorcan izanen da, eta bihar, Gironan.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>