PSE-EE: “Fiskalak ez du kargurik eskatu, eta horrek erakusten du Zuzenbide Estatuak okerrak zuzentzeko tresnak dituela”

2009, abenduak 19

(more…)

Diru laguntzaren trukean bederatzi artelan eskuratzeko aukera

2009, abenduak 18

Egunkaria Epaiketa Elkarteko Taldeak, izenpetutako eta zenbakitutako bederatzi artelan diru laguntzaren trukean eskuratzeko aukera jarri du (ikusi albiste honetan artelan denak), Egunkaria-ko auzipetuekiko “elkartasunez” dirua biltzeko asmoz. Artelanak Nestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Zumeta, Lazkano eta Xabier Morrasen kopiak dira. 688 654 930 telefonoan argibideak (11:00-13:00, 18:00-20:00). Artelanak ikusgai: Donostian, San Martin kalean, 50.ean (astelehenetik larunbatera, 18:30-20:30) eta Bilbon, Kafe Antzokian (astelehenetik ostegunera). Ikusi bideoa. infon.jpg (more…)

Gehiengo sindikalak, EAJk eta EAk ere deia egin dute bihar Bilbora joateko

2009, abenduak 18

«Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako epaiketa erabateko zentzugabekeria juridikoa da», euskal gehiengo sindikalaren iritzian. Horregatik, larunbatean 17:00etan Autonomia kaletik abiatuta Egunkaria libre! lelopean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, EHNEk eta Hiruk, elkarrekin argitaratu duten oharrean. EAJk ere gauza bera egin zuen atzo, beste ohar batekin, baita EAk ere. Hainbat gizarte mugimenduk ere manifestaziorako deia egin diote gizarteari, hala nola Lokarrik eta Topagunea euskara elkarteen federazioak. (more…)

Uria «Itxaropentsu izan nahi dugu, baina hankak lurrean eduki behar dira»

2009, abenduak 18

ad.jpg

«Gaztetxean, etxean bezala, Madrilen ez bezala». Hitz egiten hasi, eta Iñaki Uriak esan zuen lehen gauza izan zen. Etxean zegoen, Zarautzen bertan. Eta etxean bezala sentitu zen, afari merienda eta guzti, tertulia giroan. Madrildik etorri berritan, epaiketako aurreneko bi egunetako gorabeherak kontatu zituen Uriak Putzuzulo gaztetxean, Euskara Astearen barnean. (more…)

Otamendi: «Guardia Zibila ez dago ohituta Madrilen partidak galtzera»

2009, abenduak 18

ad1.jpg

Epaiketako lehenengo bi egunetan fiskalak agertutako jarrerarekin baikor agertu da, baina kezkatuta itzuli da Euskal Herrira Martxelo Otamendi. Egunkaria-ko zuzendari ohiaren aburuz, epaiketako bi saioetan, eta bereziki herenegun eginikoan, agerian geratu da Guardia Zibilak bultzatu zuela Egunkaria ixtea. (more…)

‘Egunkaria’ ixtea eskatu zuela onartu du instrukzio buru zen guardia zibilak

2009, abenduak 17

Euskaldunon Egunkaria ixteko eskaera R28575H guardia zibilak egin zion Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileari. 2003ko otsailaren 17an egin zuen eskaera hori; hain justu, epaileak agindua eman baino hiru egun lehenago. Iñigo Iruin abokatuaren galderei erantzunez onartu zuen hori auziko instrukzioa gidatu zuen guardia zibilak. (more…)

Estatuaren zulo beltza

2009, abenduak 17

Pello Urzelai (Berria) (more…)

Uniformeen jauregian

2009, abenduak 17

Mikel Elorza (Begiradak, Berria) (more…)

«Kezkatuta jarraitzen dugu eta orain arteko babesarekin segitu behar dugu»

2009, abenduak 17

ax.jpg (more…)

; ?>