Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak ez du Egunkaria auziaren aurkako hitzik ez du egin, baina dio Miguel Angel Carballo fiskalak auzipetuen aurka kargurik eskatu ez eta auziaren artxiboa eskatu izana “poztekoa” dela. “Horrek erakusten du Zuzenbide Estatuak ezin duela gehiegikeriarik eta akatsik egin, eta okerrak zuzentzeko tresnak dituela”.
Horretaz gain, Pastorrek azpimarratu du Egunkaria-ren aurkako epaiketa kazeta itxi eta ia zazpi urtera hasi dela, “eta, horregatik, agian, Zuzenbide Estatuaren akatsa egon da. Epaiketa batean Justizia egin nahi bada, ezin du horrek gertatu, orduan Justizia ez delako horixe, Justizia, eta hori aitortu beharra dago”.
PSEko bozeramailearen arabera, ordea, “ezin da esan epaiketa hau Euskal Herriaren eta euskararen aurkakoa denik, batzuek hala dioten arren”.
Radio Euskadin egin ditu adierazpenok.