Bertsolariak ere ‘Egunkaria’-ren alde (2009-10-17)

2009, urriak 21

Bertso munduak ere ‘Egunkaria libre!’ leloarekin bat egin du

2009, urriak 19

egunka1.jpg

Larunbatetik aurrera, lehenaz gain, bertsolarien eta bertsoaren inguruko hainbat jenderen atxikipena eta elkartasuna ere badute Egunkaria auziko auzipetuek. Egunkaria libre! leloarekin inprimaturiko pankartari eusten bertsolari ugari, makina bat esku. Eta haien atzean beste hainbat bertsolari, bertsozale eta beste hainbat herritar ere. Guztiak ere Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren harira egingo den epaiketa salatzeko eta auzipetuei euren elkartasuna adierazteko. Plaza bete dute, besteak beste, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Mikel Mendizabal, Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Estiballes, Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Jon Martin, Jexux Mari Irazu eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek, Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Joxerra Gartzia idazle, irakasle eta bertso munduko pertsona ezagunak eta Joan Mari Irigoien idazleak. (more…)

‘Egunkaria’-ren aldeko babes taldea sortu dute Madrilen

2009, urriak 14

“Ba al zenekien Estatu Espainiarrean botere publikoek egunkariak itxi egiten dituztela? Hori da Egunkaria egunerokoaren kasua”. Egunkaria auzia-ren berri ematen duen informazioa banatu du Egunkaria-ren aldeko plataformak Madrilen. Atzo bertan sortu zuten babes talde hori, askatasunen murrizketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko asmoz.

Plataformak dio euskarazko kazeta ixtearen eta honen zuzendaritzako kideen aurkako akusazioen kontra dagoela, “adierazpen askatasuna ukatu eta informazio aniztasunaren aurka eraso egiten delako”. Era berean, gogora ekarri du euskararen eta euskal kulturaren aurkako erasoa dela, euskaldunei berezko komunikabideak izatea ukatzen zaielako. Auzipetuek jasandako torturak “onartezinak” direla ere baderitzo.

Galeuscak ‘Egunkaria’ kasua artxibatzeko eskatu du

2009, urriak 13

Galeusca katalanez, galegoz eta euskaraz lan egiten duten idazleen elkarteak Egunkaria kasua artxibatzeko eskatu du, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) egindako batzarrean.

“Galeusca Federazioko partaideok adierazpen askatasunaren defentsa aldarrikatu eta hastekotan den Euskaldunon Egunkaria auziaren aurkako epaiketako inputatuei gure elkartasun osoa adierazteaz gain, kasua artxibatzeko eskatzen dugu”, esan du Fito Rodriguez Galeuscako kide eta Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakariak.

Txema Auzmendi: «Euskal kulturaren alde lan egiteko modu bat epaitzen dute gurekin»

2009, urriak 13

Zazpi urte beteko dira Guardia Zibilak ‘Egunkaria’ itxi eta hamar lagun atxilotu zituela. Haietako bost epaituko dituzte laster. Tartean, Txema Auzmendi. Herri Irratiko hogei urteko ibilbidea amaituta, hori da oraintxe haren ‘proiektu’ bakarra. (more…)

Politikariak ‘Egunkaria’-ren epaiketaren aurka (2009-10-09)

2009, urriak 13

Kirolariak ‘Egunkaria’-ren alde (2009-10-02)

2009, urriak 13

Euskal zinema ‘Egunkaria’-ren alde (2009-09-25)

2009, urriak 13

‘Egunkaria’ auzia prestatzen (2009-09-12)

2009, urriak 13
; ?>