Galeusca katalanez, galegoz eta euskaraz lan egiten duten idazleen elkarteak Egunkaria kasua artxibatzeko eskatu du, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) egindako batzarrean.
“Galeusca Federazioko partaideok adierazpen askatasunaren defentsa aldarrikatu eta hastekotan den Euskaldunon Egunkaria auziaren aurkako epaiketako inputatuei gure elkartasun osoa adierazteaz gain, kasua artxibatzeko eskatzen dugu”, esan du Fito Rodriguez Galeuscako kide eta Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakariak.