‘Euskaldunon Egunkaria’: zazpi urte

2010, urtarrilak 24

Markel Olano Arrese (Gipuzkoako diputatu nagusia) (more…)

Babesa Euskal Herriaren bihotzetik

2010, urtarrilak 23

ara.jpeg

Egunkaria-ko auzipetuek euskal gizarteko ordezkaritza zabalaren sostengua jaso dute gaur goizean Arantzazun egin den ekitaldian. Han izan dira, besteak beste, EAJ, ezker abertzalea, Aralar, EA, Ezker Batua, Hamaika Bat, Alternatiba eta AB alderdietako buruagi nagusiak eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuetakoak. Halaber, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek ere bat egin dute ekitaldiarekin. Haiekin batera, gizarte arloan, kulturan eta kirolean sona handikoak diren hainbat lagunek parte hartu dute. Absoluzioa eskatu dute guztiek.

‘Egunkaria’-ko Babes Taldearen Arantzazuko adierazpena

Auzipetuen Arantzazuko adierazpena (more…)

TV3ko zuzendariarekin bildu da Otamendi, eta ‘Vilaweb’-en elkarrizketa digitala egin diote

2010, urtarrilak 22

p1080561.jpg

Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuak Herrialde Katalanetan segitzen du auzia azaltzen, eta gaur Monica Terribas TV3ko zuzendariarekin bildu da, Bartzelonan (argazkian). (more…)

Palman ere jende asko

2010, urtarrilak 22

az.jpg

Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetua Palman (Herrialde Katalanak) izan zen atzo hitzaldia ematen, eta han ere jende asko bildu zen. (more…)

Babes ekitaldia Arantzazun

Egunkaria-ko auzipetuei elkartasuna adierazi dieten eragile guztien ekitaldia egingo dute, 11:00etan, Gandiaga Topagunean.

Auzipetuek jasotako babes guztia irudikatuko dute bihar Arantzazun

2010, urtarrilak 22

Bihar Egunkaria auziko auzipetuek orain arte jaso duten babes eta elkartasun guztiaren irudia agertuko dute Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa). Auzia salatu eta hura artxibatzeko eskatu duten eragile politiko, sozial eta kultural guztiek bat eginen dute euskara eta euskal kulturarentzat esanahi sinboliko handia duen tokian. Gandiaga Topagunean eginen den ekitaldian hamar auzipetuek eta jatorrizko babes taldeko kideek adierazpen bana aurkeztuko dituzte. (more…)

Elkartasun eguna Madrilen bihar

2010, urtarrilak 22

(more…)

Martxelo Otamendi, TV3ko saio ezagunean

2010, urtarrilak 21

Egunkaria-ko auzipetuari ordu erdiko elkarrizketa egin diote Els matins Kataluniako telebista kateko saioan.

(more…)

EHEk deitutako elkarretaratzeak

Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) elkarretaratzeak deitu ditu, Euskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko, Egunkaria libre! lelopean.

– Elkarretaratzea, Gasteizko gobernu ordezkaritzaren aurrean, 19:00etan.

– Elkarretaratzea, Iruñeko Gobernu Zibilaren parean (Merinaldeen plazan) 19:30ean.

Beste ekimenak

Bestalde, Tafalla, Altsasu, Lizarra, Irunberri, Eibar, Soraluze, Andoain, Durango, Zornotza, Lekeitio, Ondarroa, Markina-Xemein, Oiartzun, Zarautz eta Villabonan ere elkarretaratzeak eta ekimenak egingo dituzte, besteren artean.

; ?>