Martxelo Otamendi Egunkaria-ko auzipetuak Herrialde Katalanetan segitzen du auzia azaltzen, eta gaur Monica Terribas TV3ko zuzendariarekin bildu da, Bartzelonan (argazkian).
Atzo Otamendiri elkarrizketa egin zioten TV3n bertan, Els matins saio ezagunean.
Gaur, Kataluniako telebista publikoan egon ondoren, Vilaweb-en izan da, eta irakurleek elkarrizketa digitala egin diote.
Gauean Gironan izango da, mahainguruan August Gil Matamala, Gemma Calvet eta David Fernandezekin. Kultur etxean izango da ekitaldia, 20:00etan.
Bihar, berriz, Madrilen.