Musikariek, diskoetxeek eta abeslariek, Egunkariako auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute eguerdiko 12:00etatik aurrera Donostiako Bulebarrean.
Egunkaria libre elkarretaratzea Bulebarrean 12:00etan
Egunkariaren aldeko jaia Antiguon
Goizeko 11etatik aurrera Donostiako Antiguo auzoan egunkariaren aldeko jaialdia egingo dute.
Herri Batzordea sortzeko bilera Orereta-Errenterian
Arratsaldeko 19:30etatik aurrera Egunkariaren aldeko herri batzordea sotzeko bilera irekia egingo da Biteri kultur etxean.
Egunkariaren aldeko batzordea sortzeko bilera Tolosan
Arratsaldeko 20:00etatik aurrera Egunkariaren aldeko Tolosako herri batzordea sortzeko bilera irekia izango da kultur etxean.
Herri Batzordeen bilera Beasainen
Arratsaldeko 20:00etatik aurrera Beasaingo kultur etxeko bilera gelan Beasaingo Herri Batzordearen bilera irekia izango da.
Joan Mari Torrealdaien hitzaldia Eibarren
Joan Mari Torrealdaik Egunkariako auzipetuak hitzaldia emango du Eibarko Arrate kultur etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Iñaki Uria hitzaldia Sopelako Kurtzio kultur etxean
Iñaki Uria Egunkariako auzipetuak arratsaldeko 19:30etatik aurrera hitzaldia emango du Sopelako Kurtzio kultur etxean.
Iruñean ere ‘Egunkaria’-ren epaiketaren kontra
‘Egunkaria auzia’ behin betiko artxibatzearen alde agertu da Zarauzko Udala
Asteazkenean Zarauzko (Gipuzkoa) ohiko udalbatzarrean Egunkaria auzia-z bi mozio aurkeztu zituzten, eta EAJ eta EB-Aralarrek aurkeztutako gaitzespen mozioa onartu zuen, EAJ, Hamaikabat eta EB-Aralarren aldeko botoekin -ezker abertzalea ere alde azaldu zen-. PPk eta PSE-EEk ezezkoa eman zioten. Bestalde, PSE-EEk mozio alternatiboa aurkeztu zuen; udalbatzak ez zuen onartu, ordea. Hamaikabat, EAJ eta EB-Aralar alderdiek ezezkoa eman eta PP abstenitu egin baitzen. (more…)




