‘Egunkaria’-ren aldeko kantu-jira egin dute Usurbilen

2009, azaroak 3

aa.jpg

Ugaritzen ari dira han eta hemen Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko ekimenak. Usurbilen (Gipuzkoa), kasu, kantu-jira egin berri dute. Auzipetuetako bat Usurbilen bizi da: Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia; 1942).

Hainbat herri batzorde sortu dituzte dagoeneko, eta beste asko bidean dira. Egunkaria-ko langile izandakoak ere epaiketa prestatzen dabiltza, gizartea mobilizatzeko: herri batzordeak sustatzen ari dira, epaiketarako dirua biltzen, mobilizazioak antolatzen…

Ostiral honetan, berriz, musikariek, kantariek eta diskoetxeetako ordezkariek elkarretaratzea egingo dute: Donostian, Bulebarrean, 12:00etatik aurrera, Egunkaria libre! lelopean. Dena dela, bilkura horren deialdia ere irekia da.

Azkeneko asteetan euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek, bertsolariek, eta idazleek eta argitaletxeetako ordezkariek egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>