‘Egunkaria auziko’ auzipetuei elkartasun zabala azaldu diete Iruñean

2009, urriak 31

3139076.jpg

Egunkaria libre! deiadarra entzun zen atzo eguerdian Iruñeko udaletxe plazan. Udazkeneko egun sargorian, elkartasuna agertu zieten Egunkaria aferako bost auzipetuei han bildutako Nafarroako politika, gizarte eta kultur arloko eragileek zein herritar soilek. Auzipetuen izenean, Martxelo Otamendi eta Iñaki Uria izan ziren Iruñean. «Auzipetuei elkartasuna erakustera etorri gara hona, eta gure protesta adieraztera horrelako desmasia bat egiteagatik. Adierazi nahi dugu, gainera, gaur egun oraindik hemen nola dauden adierazpen askatasuna eta oro har gure askatasunak», laburbildu zuen Xabier Letona Argia-ko zuzendariak. (more…)

Egunkariaren aldeko mahaia Donostiako Egia auzoan

Goizeko 11:30etatik aurrera Egia auzoko Eizmendi Burdindegiaren aurrean Egunkariaren aldeko materiala egongo da salgai.

Egunkariaren aldeko mahaia Zumaian

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Zumaiako Erribera kalean Egunkariaren aldeko materiala egongo da salgai.

Egunkaria libre elkarretaratzea Saran

Sarako Atxuri urdin taldeak deituta arratsaldeko 14:00etan Egunkariaren aldeko elkarretaratzea Kiroldegiaren aurrean.

Egunkaria libre Herri Batzordearen bilera Zarautzen

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera bilduko da Egunkariaren aldeko taldea, Gaztelekuan.

Beasaingo Egunkaria libre batzordearen bilera

Arratsaldeko 20:00etan Beasaingo udaletxeko areto nagusian, Egunkariaren aldeko herri batzordearen bilera izango da.

Igor Elortza mutikoak bota zuen baina…

2009, urriak 29

1990eko abenduaren 23a, Bilbo, Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, eta Bernardo Mandalunizek Egunkaria sortu berriari buruz (abenduaren 6an sortu zen) jarri zion gaia Igor Elortzari. Honek, bertso baten bukaeran:

“(…) Bat badaukagunez orain gurea ta herriko / jaio baldin bada hiltzen ez dugula utziko“.

15 urte besterik ez zituen Elortzak (more…)

Herri batzordeak ‘Egunkaria’-ko epaiketarako

2009, urriak 28

Herri batzordeak sortu dituzte ‘Egunkaria’-ko epaiketa dela-eta

2009, urriak 28

Aste batzuk barru da hastekoa Egunkaria-ren kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean -ez dute zehaztua eguna-, eta Euskal Herriko hainbat herritan batzordeak eratu dituzte, auzipetuei babesa emate aldera eta epaiketa bera salatzeko.

Azkeneko asteetan hainbat bilera egin dituzte herrietan, eta dagoeneko hasi dira hitzaldiak antolatzen, bonoak saltzen…

Ostiral honetan Iruñean elkarretaratzea izango da, Egunkaria libre! lelopean. 12:00etan hasiko da, Udaletxe plazan.

Egunkaria-ko langile izandakoak ere mobilizazioak prestatzen dabiltza.

; ?>