Otsailak 20:
Elkarretaratzea 19:30etan.
Otsailak 20:
Elkarretaratzea 19:30etan.
Donostiako Parte Zaharrean egindako Kantu Jira berezi eta jendetsuarekin hasi dira Egunkaria-ren itxieraren bosgarren urteurreneko ekitaldiak. Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean bildu ohi dira Donostiako Parte Zaharrean kantuan egiteko eta, atzo, Egunkaria-ren aldeko ekitaldi berezia zenez, ohi baino jendetza handiagoa bildu zen. Egunkaria-ko hainbat auzipetuk ere hartu zuen parte Kantu Jiran, hala nola Joan Mari Torrealdaik, Txema Auzmendik, Xabier Oleagak, Ainhoa Albisuk eta Mikel Sorozabalek. (more…)
‘Egunkaria’ itxi zutenetik bost urte betetzear direnean, epaiketaren zain daude inputatuak
Datorren asteazkenean bost urte egingo ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok Euskaldunon Egunkaria itxiarazi zuenetik. Bost urte joan dira Guardia Zibilak Egunkariaren egoitza guztiak zigilatu zituenetik, gauaren erdian hamar lagun atxilotu eta inkomunikatu zituenetik. «Behin-behinean» itxi zuten Egunkaria, legeriaren arabera badaezpadako neurria baitzen Del Olmorena. Baina bost urte joan direnean, epaiketa egin gabe dagoenean, Egunkaria-ren enpresa erabat likidatua dago, erremediorik gabe desegina, epaiketan erabakitzen dena erabakitzen dela.
Testua: Imanol Murua Uria, BERRIA, 2008-08-17.
Artikulu osoa, hemen irakur dezakezu.
Otsailak 20:
Egunkaria auziko auzipetuek deituta, goizeko 11:30etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean ekitaldi irekia burutuko da.

Otsailak 20:
Iluntzeko 20:00etan, elkarretaratzea, Gudarien Plazan.
Otsailak 20:
Elkarretaratzea, iluntzeko 19:30ean, Villabonako Iru Aldetan.

Otsailak 20:
Elkarretaratzea, iluntzeko 19:30ean, Tolosako Triangulo plazan.

Otsailak 20:
Elkarretaratzea, iluntzeko 19:30etan, Ibarrako Euskal Herria kalean.

Otsailak 20:
Arratsaldeko 19:30ean, Egunkaria libre elkarretaratze mugikorra, Anoetako plazatik Irurako plazara.
Oharra: Euskaldunon Egunkaria-ren alerik baduzu, ekarri elkarretaratzera.
