Kantuan gogoratu dute urteurrena Donostian

2008, otsailak 18

kantujira1.jpg

Donostiako Parte Zaharrean egindako Kantu Jira berezi eta jendetsuarekin hasi dira Egunkaria-ren itxieraren bosgarren urteurreneko ekitaldiak. Hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean bildu ohi dira Donostiako Parte Zaharrean kantuan egiteko eta, atzo, Egunkaria-ren aldeko ekitaldi berezia zenez, ohi baino jendetza handiagoa bildu zen. Egunkaria-ko hainbat auzipetuk ere hartu zuen parte Kantu Jiran, hala nola Joan Mari Torrealdaik, Txema Auzmendik, Xabier Oleagak, Ainhoa Albisuk eta Mikel Sorozabalek.

Egunkaria-ren aurkako operazioa eta auzibidea salatzeko ekitaldi nagusia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egingo da datorren asteazkenean, itxieraren bosgarren urteurrenaren egunean, 11:30ean. Andoaingo ekitaldi nagusiaz gain, beste hainbat lekutan ere ekitaldiak antolatu dituzte, Egunkaria libre! goiburuarekin. Elkarretaratzeak egingo dituzte, esate batera, Bilbon, Iruñean, Baionan eta Euskal Herri osoko hamaika herritan. Bartzelonan ere elkarretaratzea egingo da asteazkenean, 20:00etan, Sant Jaume plazan.

Testua: BERRIA, 2008-02-17

Iruzkin 1 »

  1. Egia balirudike ere
    gezurra litzateke;
    gezurra badirudi ere
    egia izan daiteke

    Comment by ainara — 2008(UTC)k2008 otsailaWed, 20 Feb 2008 08:45:41 +0000UTC2 20(am) @ 8:45

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>