Telesur katea erreportaje bat egiten ari da ‘Egunkaria auziaren’ inguruan

2010, ekainak 3

te.jpg

Asteazken gauean ikerketa erreportajeak ematen ditu Telesur Latinoamerikako kateak, Reportajes TeleSUR izenburupean. Programa horretan egiten du lan, Kolonbiako egoitzan, Erik Urbieta kazetariak (Santurtzi, Bizkaia, 1977). Eta duela egun batzuk Euskal Herrian izan da Urbieta, saio horretarako Egunkaria auziaren gainean erreportaje bat egiteko.

Erreportajean Egunkaria-ren historia gainetik azalduko dute. «Kontuan izan behar da Hego Amerikako ikusle gehienek gutxi dakitela euskarari eta Euskal Herriari buruz. Egunkaria-ren bidez euskara, Euskal Herria eta Espainiako Estatuarekiko harremana aztertzea da asmoa, Latinoametikako kazetaritzarekin egon daitezkeen loturak bilatzearekin batera». Erreportajerako Txema Auzmendi Egunkaria-ren kasuko auzipetua eta Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari ohia eta auzipetua -argazkian- elkarrizketatu ditu Telesurrek Andoainen, Martin Ugalde parkean. Erreportajean, Egunkaria-ren epaiketarekin zer gertatu den azalduko dute, bide batez.

«Normalean, Hego Amerikako gaiak lantzen ditugu. Baina pentsatu genuen interesgarria litzatekeela Egunkaria-ren kasua aztertzea eta, bestetik, loturaren bat bilatzea Egunkaria-rekin gertatutakoaren eta Hego Amerikan beste komunikabide batzuekin gertatzen ari denaren artean. Izan ere, kontuan izan behar da Latinoamerikan kultura minorizatuak daudela eta hedabideak sortzeko arazo asko dituztela», azaldu du Bizkaiko kazetariak.

Egunkaria-ren auzi ekonomikoaren epaiketa egiten den garaian emango dute erreportajea Telesur katean. Internet bidez zuzenean ikus daiteke telebista, www.telesurtv.net webgunean.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>