Mariano Ferrer: “‘Egunkaria’-ren itxiera basatiak ordura arteko guztia gainditu zuen”

2011, azaroak 14

fer.jpg

Mariano Ferrer-ek Ttarttalo argitaletxearekin Lo que dije y digo liburua atera berri du, eta horretaz eta beste kontu batzuez aritu da Berria-ko Igandea gehigarriarekin. Tartean, Egunkaria-ren itxierari buruz —argazkia, elkarrizketakoa da—.

‘Egin’-en eta ‘Egunkaria’-ren itxierak oso gertutik bizi izan dituzu.

Egin-en itxierak min egin zidan, egin zen moduagatik, pistolen bidea seinalatzen zuen hatz salatzaile gisa aurkeztu zutelako. Finean, nire egunkaria zen, eta ez nuen nahi zioten hura izaterik, eta ez nuen uste hala zenik ere. Min egin zidan, era berean, ez nuelako uste egunkari bat horrela itxi zitekeenik. Beste batzuekin alderatuta horrenbeste goratu den demokrazia honek ere basakeria batzuk egin ditu, eta gehienak, gainera, zigorrik gabe geratu dira.

Egunkaria desberdina izan zen, basakeriak ordura arteko guztia gainditu zuelako. Ez bakarrik euskarazko egunkari bakarra zelako, baita esan nahi zuenagatik ere, alegia, euskal kulturak biltzen zuen guztia terroristatzat jo zitekeela. Traumatikoa da betidanik ezagutzen duzun jendea terrorista gisa erakutsiak, kartzelatuak, umiliatuak izatea, eta ikustea alor guztietako jendetza kalera irteten dela hura salatzeko, eta hala ere inork ez duela kasu zipitzik egiten.

Gaur horrenbeste hitz egiten da ETA babestu dutenez, baina nik badut galdera bat: Non dira hori guztia ahalbidetu zutenak? Beste aldera begiratu zutenak? Txalo egitera heldu zirenak? Gertatzen ari zenaz informaziorik eduki gabe, soilik une horretan hori egitea komeni zelako. Politika eta justizia bidegabe horiek ez al dute babesik, bultzatzailerik izan? Baina badirudi orain ez dela unea horretaz hitz egiteko.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>