Ixabel Etxeberria, ‘Gara’
Inmari [Gomilari] azken agurra eskaini diogu. Inma gure artean izan dugu, euskararen aldeko ekintzetan, Donibaneko ikastolako buraso taldean lan egiteko, Urruñako ikastola idekitzeko, Ziburuko kolegioko administrazio kontseiluan eta abar eta abar. Inma beti lanean ikusi dugu, beti kementsu beti baikor, begirada zorrotza, norantza argiarekin. Lanean ikusten genuen, gure artean, herrian. Inma joan zaigu eta pena handia gelditu zaigu, zaila zaigu ulertzea nola joan den, hain fite guretzat. Familia eder bat utzi digu, Odeien bertsuetan Inma entzunen dugu kantatzen. Denbora joaten zaigu, lagunak galtzen ditugularik maite ditugunekin egotea ez dugula ahantzi behar gogoratzen gara.
Horregatik, aski zaila izaten baita biziak eramaten dizkigun lagunak joaten uztea, gaur egun prozesu bat abian delarik, gazteen atxiloketak ez ditugu onartzen. Haien legeak ez baitu justiziarik ekartzen.