‘Egunkaria, 11 urte akusatuen aulkian’ mahai ingurua egingo dute bihar, Donostian

2014, irailak 15

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko aretoan izango da saioa, Duque de Mandas 11n, 18:00etan. Hizlariak Iñaki Esparza EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna, Juan Jose Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbidean katedraduna eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea izango dira. Hiru epailek ostiralean aztertuko dute auzi ekonomikoko epaiketa egin ala ez, eta bezperan elkarretaratzera deitu dute.

mahai.jpg

Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko, elkarretaratze bat izango da ostegunean, hilak 18, Donostiako Auzitegiaren atarian, Atotxan, 11:30etik aurrera. Juana Maria Unanue, Iñigo Suarez de Odriozola eta Maria del Carmen Bildarraz epaileek ostiralean aztertuko dute epaiketa egingo den ala ez.

Donostiako Zigor Auzitegiak, joan den ekainaren 4an, itxi egin zuen Egunkaria-ko auzi ekonomikoa, ustezko delituak preskribatutzat jota —diru laguntza publikoen iruzurra eta diru kontuen faltsutzea—, baina Gipuzkoako Fiskaltzak ekainaren 11n apelazio helegitea aurkeztu zuen, auzia preskribatuta ez dagoela iritzita. Defentsak helegitea inpugnatu zuen. Kasua Gipuzkoako Auzitegira pasatu zen, eta hango 3. sekzioko epaimahaiak aztertuko du epaiketa izango den.

Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu daude auzipetuta kasuan. Fiskaltzak zigor handiak eskatu ditu: denera, 128 urteko kartzelaldia eta 221 milioiko isuna.

2003ko urriaren 16an egin zuen operazioa Guardia Zibilak, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta. 2010eko maiatzean, Auzitegi Nazionalak Donostiako epaitegira igorri zuen auzia, Egunkaria-ren itxiera kasuko absoluzioaren ostean.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>