Auziaren aurkako elkarretaratzea egin dute aktoreek, zuzendariek, ekoizleek eta gidoigileek gaur, Donostian. Beste hainbat lagun ere izan da bilkuran. [ iturria: www.berria.info ]
Ramon Agirre, Egoitz Lasa, Asier Hernandez, Ainhoa Aierbe, Anartz Zuazua eta Tesa Andonegi aktoreak, Koldo Almandoz, Telmo Esnal, Asier Altuna eta Eneko Olasagasti zuzendariak eta Angel Amigo ekoizlea bildu dira, besteak beste, gaur eguerdian, Donostian, Egunkaria auzia-ren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzean. Egunkaria libre! lelopean, Kursaal atarian egin dute bilkura, egunotan Donostiako Zinemaldia dela probestuz. Euskal zinemako kideek beraiek eduki dute pankarta, auzipetu batzuekin batera.
Egunkariaren Alde Elkarteak deitu du ekimena, eta denera ehunen bat lagun bildu dira. Han zeuden, halaber, Egunkaria-ko auzipetuak, Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria, Pello Zubiria eta Jaime Otamendi kazetariak -hedabideetako kide ugari zegoen-, Fermin Muguruza eta Arkaitz Martinez musikariak, Joxe Austin Arrieta, Jesus Mari Olaizola Txiliku eta Joxe Manuel Odriozola idazleak, ordezkari politikoak (Aralarretik, kasu, Jon Abril koordinatzailorde eta Egunkaria-ko langile ohia izan da)… Ordu laurdena iraun du elkarretaratzeak.
Hona gaurko elkarretaratzearen zenbait: [iturria: www.hitza.info]