Aste batzuk barru da hastekoa Egunkaria-ren kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean -ez dute zehaztua eguna-, eta Euskal Herriko hainbat herritan batzordeak eratu dituzte, auzipetuei babesa emate aldera eta epaiketa bera salatzeko.
Azkeneko asteetan hainbat bilera egin dituzte herrietan, eta dagoeneko hasi dira hitzaldiak antolatzen, bonoak saltzen…
Ostiral honetan Iruñean elkarretaratzea izango da, Egunkaria libre! lelopean. 12:00etan hasiko da, Udaletxe plazan.
Egunkaria-ko langile izandakoak ere mobilizazioak prestatzen dabiltza.