Ehunen bat lagunek hartu zuten parte Zarautzen larunbatean kantu jiran. Egunkaria auzia salatu zuten. 12:00etan abiatu zen kantu jira, udaletxe aurretik, eta 14:00 aldera amaitu zen, Musika Plazan.
Zarautzen ere hainbat ekimen ari dira antolatzen Egunkaria auzia-ren harira, epaiketa salatzeko eta auzipetuei babesa adierazteko.