‘Egunkaria’-ren aldeko ardo dastaketa larunbat honetan Azpeitian

2009, azaroak 20

Larunbat honetan izango da IV. Ardo Dastaketa Eguna Azpeitian (Gipuzkoa), Udalak antolatuta, eta aurtengoa Egunkaria-ren aldekoa izango da. 28 upategik hartuko dute parte, baina upategi bakoitzak ardo marka bat baino gehiago jarriko ditu dastatzeko moduan. Guztira, 38 ardo desberdin. 11:30etik 14:30era bitartean izango da, plazan.

a1.jpg

Ardoa dastatzeko, hiru eurotan kopa eta lau dastaketa egiteko txartelak eskuratu ahalko da. Kopak eta txartelak banatzeko postu bat jarriko dute.

Ardoa ateratzen ariko direnek Egunkaria-ren aldeko elastikoak jantzita izango dituzte. Gainera, bonoak eta elastikoak saltzeko postu bat ere jarriko dute plazan kazeta horretako langile ohiek.

Txema Auzmendi Egunkaria-ren itxierako auzipetuetako bat ere Ardo Dastaketa egunean izango da. Jesuita da, eta Donostian egon da azkeneko 21 urteetan; orain Kataluniara joatekoa zen lanera, baina epaiketa hasi bitartean Loiolan jarri da, jesuiten etxean.

Egunkaria-ko langile ohiek eskerrak eman dizkiete Udalari eta baita Sanjuandegiko Auzo Elkarteari ere: “Izan ere, aurten zalantzan egon da Ardo Dastaketa Eguna antolatuko zen, eta auzo elkartekoak hasi ziren mugitzen antolatzeko, eta hasieratik prest azaldu ziren ekitaldia Egunkaria-ren alde egiteko”.

Iruzkinik ez »

No comments yet.

RSS feed for comments on this post. | TrackBack URI

Leave a comment

(XHTML etiketa hauek erabil ditzakezu): <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong> .

; ?>