Mikel Sorozabal Egunkaria-ko auzi ekonomikoko auzipetuaren aitak —Joseba Sorozabalek— hitzaldia emango du astelehenean Argentinan, Buenos Aires hiriburuan.Euskal Herriko aktualitatea: ‘Egunkaria’-ren itxiera eta epaiketa, eta prentsa askatasuna izena izango du hitzaldiak. Hango 19:30ean hasiko da solasaldia, Mexiko 1880an, Euskaltzaleak elkarteak eta Eusko Kultur Etxeak antolatuta. “Euskal komunitateari auzia azalduko dio Sorozabalek”, diote antolatzaileek.
Auziaz hitzaldia Buenos Airesen, astelehenean
2009, azaroak 20
Iruzkinik ez »
No comments yet.
RSS feed for comments on this post.
| TrackBack URI