Gaur (abenduak 6) bete dira 19 urte Euskaldunon Egunkaria sortu zutela, abenduaren 15ean hasiko da euskarazko kazetaren itxierari buruzko epaiketa, eta gaur Durangon, liburu eta disko azokan Azoka hustu, plaza bete ekimen garrantzitsua egin dute, auzia salatzeko eta auzipetuei babesa emateko. Hainbat eta hainbat lagun bildu dira.
12:00etatik 12:15ak arte elkarretaratzea egin dute, Durangoko Azoka ondoko plazan. Egunkariaren Alde Kultur Elkarteak egin du deia, eta bat egin dute Gerediaga elkarteak -azokaren antolatzaileak-, Euskal Editoreen elkarteak, Euskal Idazleen elkarteak eta Galtzagorri elkarteak.